Eusebio Maria Azkue omenduko dabe Lekeition, irailaren 20an
2013-09-13 12:04 KultureaEusebio Maria Azkueren jaiotzearen 200. urteurrena dala-eta ekitaldi berezia egingo dabe Lekeitioko Udalak eta Euskaltzaindiak irailaren 20an. Maitane Larrauri alkateak, Jon Kortazar idazleak, Josu Bijuesca ikerlariak, Xabier Altzibar irakasleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartuko dabe parte.
Eusebio Maria Azkueren jaiotzearen 200. urteurrena dala-eta ekitaldi berezia egingo dabe Lekeitioko Udalak eta Euskaltzaindiak irailaren 20an. Maitane Larrauri alkateak, Jon Kortazar idazleak, Josu Bijuesca ikerlariak, Xabier Altzibar irakasleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartuko dabe parte.
Lekeitioko kultur etxean, 19:00etan, ekingo deutso ekitaldiari Maitane Larrauri alkateak. Haren ostean, Jon Kortazarrek hartuko dau berbea, Eusebio Azkueren poesiaren barri emoteko. Josu Bijuescak Eusebio Maria Azkue eta nazino identidadea izango ditu berbagai, Xabier Altzibarrek Zein dira eta zein ez Eusebio Maria Azkueren bertsoak berbadia emongo dau. Andres Urrutia euskaltzainburuak eskainiko dau amaierako hitzaldia.
Eusebio Maria Azkuek euskerearen alde egindako lana gogoan izanda, bai Euskaltzaindiak bai Lekeitioko Udalak omenaldia egiteko beharra ikusi dabe.
Eusebio Maria Azkue olerkaria Lekeition jaio zan 1813ko apirilaren 13an, eta Bilbon hil, 1873ko zemendiaren 11n. Nautika Eskolako maisua izan zan, lehenengo Bermeon eta gero Lekeition. Eusebioren hamaikagarren semea izan zan Resurrección Maria Azkue hizkuntzalari eta Euskaltzaindiaren sortzaile eta buru izandakoa. Semeak aitaren olerkiak argitaratu zituan Parnasorako bidea liburuan (1896). Semeak bere aitaren ganean esandakoak: Izateagaz batera sortu eban neuren barruan euskerarako, musikarako eta Europako zaharren dan gure herriaren bizitzarako bizi arteko zaletasuna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!