Pozalaguako kobazuloa, '2013ko txokorik onena'

Bizkaie! 2013-09-13 15:29

Repsol gideak urtero aukeratzen dau urteko txokorik edo bazterrik onena, eta Enkarterriko Pozalaguako kobazuloa izan da aurtengo saritua. Internet bidez botoa emoteko epea zarratuta, goizeko hamarrak aldera baieztatu dabe Karranzako kobazuloa izan dala boto gehien jaso dituana, 741.663 boto, hain zuzen be.

Orain hile bi Eskualdeko Enkartur turismo alkarteak aurkeztu eban hautagaitzea eta fase finalean Hervaseko Juderiagaz lehian izan da azkenera arte.

1957an, topau eben Pozalaguako kobazuloa, hurreko harrobi batean izandako ohiko leherketa baten ostean. Aparteko lekua da Pozalagua, mundu osoan estalaktita arraro kopuru handiena dauen kobazuloa. Beherantz (estalaktita) edota gorantz (estalagmita) hazi beharrean, norabide guztietarako adarrak ditue, alkarregaz lotuta eta korapilatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu