'Idazleakaz' programeak Bizkaiko idazle zaharrak ikastetxeetara hurreratuko ditu
2011-11-11 14:12 kulturbizIrakurteko zaletasuna gazteen artea sustatzea dau helburu Idazleakaz programeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Alkarteak alkarlanean bultzatu dabena. Kulturako foru diputadu Josune Ariztondok eta Ander Iturriotz EIEko presidenteak aurkeztu dabe ekimena, Bilboko Foru Liburutegian. Eurekaz batera, Jasone Osoro eta Edorta Jimenez idazleak izan dira.
'24 Ordu Digitalean', Arriolako VI. film laburren lehiaketea gaur eta bihar
2011-11-11 13:12 BarriakOhikoa dan legez, film laburrak 24 ordutan landu beharko dira, hasierako ideiatik produkzinoa amaitu arte. Zemendiaren 11an, barikuan, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek lehiaketearen oinarriak aurkeztuko ditue (filmaren gaia, filman nahitaez agertu beharko diran objetuak eta esaldiak) eta 24 ordu geroago, filmak Arriolan aurkeztu beharko dira, MiniDV formatoan.
Juan Javier Basterrecheak dohaintzan emon deutso bere liburu-bilduma pribatua UPV/EHUri
2011-11-11 10:23 kulturbizDohaintzan emondako funtsen artean, Erdi Aroko eta Errenazimentuko faksimileen atala nabarmentzen da. Atal horrek 300 ale inguru ditu, horreek guztiak Europako lantegi nagusietan miniatu eta kopiatuak. Funts horri esker, UPV/EHUko Biblioteka faksimile-erreprodukzinoen edukitzaile onenetakoa (onena ez bada) izatera pasau da espainiar estadu osoan.
'Azken garaipena' zientzia fikzinozko komikia kaleratu dabe Iban Zalduak eta Julen Ribasek
2011-11-11 10:19 KultureaXabiroi komiki aldizkarian argitaratutako Azken garaipena bildumea album bakarrean plazaratu dau Ikastolen Alkarteak. Iban Zaldua gidoigileak eta Julen Ribas irudigileak aurkeztu barri dabe liburua Donostian. Istorioa zientzia fikzinoaren arlokoa da, baina badauka thriller politikoaren ezaugarririk.
Susa argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuaren edizino barritua aurkeztu dau
2011-11-10 17:42 KultureaKartzelako poemak liburua 1992an argitaratu eban Joseba Sarrionandiak lehenengo aldiz, orain 19 urte eta gaur Donostian Susa argitaletxeak aurkeztuko dauen edizino barritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu.
Basque Ecodesign Centre barrikuntza gunea aurkeztu dabe Bilbon
2011-11-10 17:21Eusko Jaurlaritzeak eta EAEko enpresa batzuk Basque Ecodesign Centre barrikuntza gunea osotu dabe. Ekimenaren helburua EAE ekodiseinuaren arloan eskualde aurreratua eta Europako Batzordeko erreferente bihurtzea da. Enpresotako ordezkariek Bilbon aurkeztu dabe proiektua, Ihobe sozietate publikoagaz batera.
Guggenheim Bilbao Museoak 'Lenin andrea eta urretxindorra' artelana aurkeztu dau
2011-11-10 17:02 KultureaGuggenheim Bilbao Museoaren Bildumarako orain gitxi eskuratutako Georg Baselitzen Lenin andrea eta urretxindorra, Mrs Lenin and the Nightingale (2008) artelanaren aurkezpena egin dabe gaur Bilbon. Datorren astelehenetik aurrera, zemendiaren 14tik aurrera, lehenengo aldiz ikusgai egongo dira egilearen neurri handiko (300 x 250 zm.) 16 pinturak Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II erakusketan.
Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarrak 'Hemen' disko barria aurkeztu dau
2011-11-10 17:01 MusikeaPier Paul Berzaitz musikari zuberotarrak Hemen disko barria aurkeztu dau Elkar etxearen eskutik. Abestiz abesti, kantariaren bizitzan eta kantagintzan garrantzi handia izandako musikagileak eta idazleak agiri dira, besteak beste, Beñat Sarasola, Xabier Lete, Mikel Laboa, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga, Itxaro Borda eta Joan Batista Elizanburu.
Creative Commons lizentziak aztergai, Euskal Irudigileen V. Jardunaldietan
2011-11-10 14:47 jardunaldiakEuskal Irudigileen Alkarteak sektorearen ganeko gaiak aztertuko ditu zemendiaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Irudigileen Jardunaldien bosgarren edizinoa da aurtengoa. Egile eskubideak modu edegian, Creative Commons lizentziekaz, zelan kudeatu jorratuko dabe.
Koldo Bravo Goñik 'La Behobia, Cronica de un desafio' nobelea aurkeztu dau
2011-11-10 14:46 KultureaKoldo Bravo (Egia, 1961) donostiarraren bigarren eleberriaren izenburua da La Behobia, Cronica de un desafio, gazteleraz idatzia. Atzo aurkeztu eban Donostian fikzinozko eleberria baina bere esperientzian oinarritutakoa; lehenengo aldiz Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabagiten dauen gizonezko baten inguruko istorioa baita.
Teknoskopioa proiektu-lehiaketearen aurtengo edizinoa abiatu dau Elhuyar Fundazinoak
2011-11-10 14:19Urtero lez, Elhuyar Fundazinoak Teknoskopioa lehiaketea abiarazo dau, Zientziaren Asteagaz bat eginez. 14-18 urteko gazteentzako lehiaketea da, eta parte-hartzaileek modalidade bitan parte haru ahal dabe: Ikerketa-proiektuak edo Proiektu teknologikoak. Teknoskopioa lehiaketan izena emoteko epea zemendiaren 13an amaituko da.
'Oroimenak erretzen - 18 Urte', Leihotikan taldearen diskoa plazan
2011-11-10 13:23 MusikeaLeihotikan taldearen disko bilduma honek bi atal ditu; alde batetik, orain arteko lau diskoetako kantu batzuk dagoz, taldearen jarraitzaileek hautatuak. Bestetik, 1996ko maketako kantu jakin batzuk be topauko ditu entzuleak. Horrezaz gan, hainbat kolektibok, irratik... argitaratu zituen disko bildumetako kantuak eta bitxikeria batzuk be batu ditue.
Henry Lopezek zuzendutako 'A hard day's night' filmak irabazi dau ZinebiExpress
2011-11-10 12:07 BarriakDanetara, 21 taldek hartu dabe parte Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebi 53k, antolatu dauen ZinebiExpress, 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketan, PreZinebi izenez ezagutzen dan jaialdiaren aurreko jardueren barruan.
Bertsolaritzaren transmisinoa, sendoago ikasturte barrian
2011-11-10 10:50 BertsolaritzeaIkasturte barri honetan, danetara, 374 ikastetxetan landuko da bertsolaritzea Bertsozale Alkartearen eskutik. Igazkoagaz alderatuta, 47 ikastetxe barri sartu dira proiektuan. Horri esker, 20.270 ikasle dira astero edo hamabostero bertsolaritzea landuko dabenak beren ikastetxean. Igazkoagaz konparauta, aldea ez da makala, 2.828 ikasle gehiago baitira.
Mariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria
2011-11-09 17:34 sariak-autortzakMariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren barruan. Hitzordua zemendiaren 10ean izango da, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko dau ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jantziko dau musikaz.
Euskereak Araban bizi dauen egoerea aztergai, XVI. Jagon Jardunaldietan
2011-11-09 14:54 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizeko Artium Museoan, Arabatik Arabara euskaraz izenburupean. Arabako alkarte eta erakundeekaz batera, eta Foru Aldundiaren laguntzinoagaz atondu da ekimena.
Murrizketa gehiago Nafarroako euskerazko hedabideentzako
2011-11-09 12:57 Euskerea berbagaiNafarroako euskerazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Alkarteen Federazinoak, salatu nahi dogu beste behin be Euskarabideak murrizketak ezarri deuskuzala.
Iñaki San Martin argazkilariaren 'Apur batean soka dantza' erakusketea inaugurauko da gaur Gernika-Lumon
2011-11-09 11:27 KultureaApur batean soka dantza erakusketea gaur, hilak 9, inaugurauko dabe Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Erakusketea 2012ko urtarrilaren 29ra arte egongo da ikusgai, eta soka jantzearen irudiak batzen dituan kolorezko 43 argazkik osotzen dabe.
Fun&Serious bideojokoen jaialdia, Bilbon lehen aldiz
2011-11-09 10:33Berbaldiez gan, Guggenheim museoan zinema eta bideo jokoen inguruko mahai-inguru bat egingo da gaur 19:00etatik aurrera. Bertan, film baten antzera sortzen diran bideo jokoek izandako bilakaerea azalduko dabe Jaume Balaguero, Fabriciano Bayo, Juan Bas eta Roberto Serrano zinema eta bideo jokoetako zuzendariek.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...