Bainujantziaren 100 urteko historia, Balenciaga museoan

Bizkaie! 2012-06-18 13:38   Kulturea

Cristobal Balenciaga Museoak Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa. XX. mendeko historia alternatiboa erakusketea edegi barri dau. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Beverley Birks moda aditua da komisarioa.

Cristobal Balenciaga Museoak Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa. XX. mendeko historia alternatiboa erakusketea edegi barri dau. Mendebaldeko bainujantzien azken 100 urteotako bilakaera estetikoa eta teknikoa jaso dabe. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Beverley Birks moda aditua da komisarioa.

Danetara, 57 pieza dagoz ikusgai Getariako museoan, zaharrena 1880koa, eta barriena, gaur egungoa. Bainujantziez gan, argazkiak eta ikus-entzunezkoak jaso ditue, besteak beste, Donostiako Kontxa hondartzan ataratako argazkiak, Kutxaren funtsekoak. 1860ko hamarkadan, itsasertzean ipinitako etxolen atzean bainatzen ziran, ostenduta. Gizonezkoak, bien bitartean, libre ebilzan, puntuzko bainujantzi erosoakaz. Emakumeek be askatasun hori gura eben, eta handik gitxira modea hondartzetara ailegau zan. XVIII. mende amaiera, Harper's Bazaar aldizkari ezagunak hainbat irudi argitaratu zituan irakurleei hondartzara joateko edo bainatzeko zer jantzi behar zan azaltzeko.

Hasieran, bainujantziek ia gorputz osoa tapetan eben, eta mobiduteko aukera gitxi emoten eben: lehenengo bainujantziek korseak eukezan, eta galtzerdiak eta bainetako oinetakoak erabilten ziran. XX. mendearen hasieran hasi ziran aldatzen bainujantziak, mendebaldeko emakumeen egoerea aldatzen joan zan neurrian. Kultura, ekonomia eta gizarteko joera barriek osasunaren eta ariketa fisikoaren inguruko beste jarrera bat ekarri eben. Emakumeak kirola sustatzen hasi ziran. Bainujantzien modearen garapenak eragin sakona izan eban emakumeek edertasun kanonean.

Jostun garrantzitsuenak bainunjantziak egiten hasi ziran. Erakusketan, joan dan mendeko goi-mailako joskintzako jostun handiek egindako ekarpenak ikusi ahal izango dira, tartean, Yves Saint Laurent, Lacroix, Hermes, Schiaparelli, Pucci eta Alexander McQueenek diseinatutako piezak.

Beverly Birks komisarioak bilduma handia dauka. Orain dala 25 urtetik, moda erakusketak antolatzen ditu mundu osoan. AEBetako Pennsylvaniako Unibersidadean, New Yorkeko Katonah galerian, Londresko Lancaster House aretoan eta Tokioko Tokyu Department Store dendan izan da ikusgai bildumea.

Erakusketearen katalogoa kaleratu dabe, 184 orrikoa. Liburuak barruan komisarioaren artikulu bat eta erakusketako pieza guztien argazkia eta azalpena ditu, eta Jose Maria Unsain Donostiako Untzi Museoaren zuzendari eta historialariaren testua bere bai, bainujantziak uriburuan izandako bilakaereari buruz. Nerea argitaletxeak kaleratu dau katalogoa, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu