UPV/EHUko Moda Diseinua Tituluko Ikasleek kurtso amaierako proiektuak aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2012-06-20 11:19

Aurten, Euskal Herriko Unibersidadeko titulu honen hirugarren edizinoa bete da eta zortzi ikaslek osotzen dabe promozinoa. Zortzi ikasleak Estefanía Pozo, Laura Fernández, Inge Bengoa, Leire Apellaniz, Nur González, Saioa Berasaluce, Ane González eta Aida Clemente dira.

Eguenean, bagilak 21, 19:30ean, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), desfile bat egingo da Arte Ederren Fakultadeko Irudigintza Sailaren Moda Diseinuko Unibersidade Espezialista Tituluko ikasleen kurtso amaierako proiektuak aurkezteko. Aurten, Euskal Herriko Unibersidadeko titulu honen hirugarren edizinoa bete da eta zortzi ikaslek osotzen dabe promozinoa. Zortzi ikasleak Estefanía Pozo, Laura Fernández, Inge Bengoa, Leire Apellaniz, Nur González, Saioa Berasaluce, Ane González eta Aida Clemente dira. Ikasturte amaierako euren proiektuak hainbat kontzeptu desbardinetatik abiatuta sortuak izan dira, besteak beste, gaur egunera ekarritako XVIII. mendeko printzesa eta erreginak, gure azala jantzi natural legez, Marlene Dietrich eta Art Déco arkitekturea aurrez aurre, bikingoak, geometriak eta formak mobimentuan, egitura organiko eta inorganikoak 2D eta 3D formatuetan, iniziazinoko bidaia naturearen sentsazinoen bitartez, edota Egipto Zaharreko sinbologia. Bildumen produkzinoan erabili ditue organtzak, tula, kotoia, larru sintetikoa, estanpatuak, testurak, oihal zurrunak eta baita oihal leun eta finak be, kolore baltzak, zuriak…

Ondoren, lan guztiakaz erakusketa bat inaugurauko da Bizkaia Aretoko Oteiza gelan. Bagilaren 22tik garagarrilaren 2ra bisitau ahal izango da, astelehenetik barikura bitartean, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara.

UPV/EHUren Moda Diseinuko Unibersidade Espezialista Tituluaren hirugarren edizino hau Arte Eder Fakultadeko Irudigintza Sailaren zuzendaritzapean egin da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia sustatzeko Sailaren, Barakaldoko Nicolás Larburu Institutuaren eta Bizkaiko Moda Bizkaia Alkartearen laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu