2012ko Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago
2011-11-04 13:45 Musikea36. Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2012ko garagarrilaren 4tik 8ra egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 18ra arte emon leikie izena.
Literatura, Zinema eta Mendiari buruzko II. Jardunaldiak zemendiaren 7tik 10era Gasteizen
2011-11-04 12:07 BarriakMendi Fim Festival-ek eta Euskal Herriko Unibersidadeak bat egin dabe bigarrenez, eta Gasteizko Letren Fakultatean 7tik 9ra eta Florida zinemetan 10ean, hitzordu interesgarriak antolatu ditue.
Jazza, bluesa eta komikiak lotuko ditu Getxoko X. Komiki Azokeak
2011-11-04 10:46 KultureaBadator Getxoko Komiki Azokea, aurtengoa hamargarren edizinoa izango da. Zemendiaren 25etik 27ra bitartean Getxoko Areetako Geltoki plazako karpan komikizaleek eskaintza zabala izango dabe tailer, erakusketa eta erakusmahaien artean. Egitaraua aurkeztu bitartean, Bulles Jazz Blues: komikia swing erritmoan erakusketearen barri emon dabe azokearen antolatzaileek.
'Inbidia' erakusketa kolektiboaren inaugurazinoa
2011-11-04 10:20 KultureaZemendiaren 4an, 20:00etan, La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol 1, Bilbo) Inbidia izeneko erakusketa kolektiboa osotzen daben hamaika bakarkako erakusketetatik lehenengoa inaugurauko da, Iñaki Imazena, hain zuzen be.
Greziaren hondamendiak ez dau gauza onik ekarriko ingurukoontzako...
2011-11-03 17:45 Begi betegarriNazinoartean euskerea sustatzeko hitzarmena sinatuko dau Jaurlaritzeak Argentina, Uruguai eta AEBetako erakundeakaz
2011-11-03 17:19 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak nazinoartean euskerea sustatzeko helburua dauen hitzarmena sinatuko dau bihar, zemendiaren 4an, Argentinako FEVA, Uruguaiko FIVU eta AEBetako NABO erakundeakaz Donostiako Kursaal Jauregiko Ganbera aretoan, Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarren barruan.
Mundu osoko 16 konpainia izango dira Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30. urteurrenean
2011-11-03 14:54 KultureaHogeita hamar bat emonkizun izango dira zemendiaren 18tik 27ra, bertoko zein Euskaditik kanpoko txotxongilo-taldeen parte-hartzeagaz, tartean, Korea, Japonia, Iran, Kolonbia, Grezia, Mexiko edo eta Kubatik etorriko diranak, besteak beste, txotxongilogintzan 25 urte bete dituan Panta Rhei talde arabarra.
Rafa Ruedak etenbako aldeketen ganeko gogoetea egin dau 'Enaren geometria' disko barrian
2011-11-03 14:45 MusikeaEtxeko garajean, urtero-urtero etorten ziran elaiak habira, baina ezin jakin udabarriro txori berberak ziran. Jazoereak gogoeta egiteko bidea emon eutson Rafa Ruedari, eta abiapuntu horretatik Enaren geometria diskoa sortu dau. Hamaika kanta sortu ditu Ruedak, berak idatziak danak, Hasier Rekondoren Inor bagina izan ezean. Atoan hasiko da diskoa jentaurrean aurkezten, zemendiaren 4an dauka lehenengo hitzordua, Tolosako Bonberenean, hain zuzen be.
Argantzunen Erdi Aroko herrixka gotortu bat deskubridu dabe
2011-11-03 14:34UPV/EHUko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeak garatu dauen ikerketearen emoitzak Europako Erdi Aroko arkeologiari buruzko aldizkari nagusiaren (Archeologia Medievale) abenduko edizinoan argitaratuko dira, Incastellamento nella valle dell’Ebro nel X secolo: il castello di Treviño, Archeologia Medievale XXXVIII izenburupean.
Susak 142 e-book plazaratu ditu
2011-11-03 13:17 KultureaSusa argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak e-book moldean aurkeztu ditu. Bi formatutan eskaini ditu liburuok: epub eta pdf. Danetara, 66 idazleren 142 literatur liburuko bildumeagaz abiatu da proiektua, deskarga librean.
Bizkaiko Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak euskerearen erabilerea sustatuko dabe erakunde judizialen aurrean
2011-11-03 12:17 Euskerea berbagaiAkordioak lau urterako konpromisoa eskatzen deutse bi alderdiei eta, haren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dabe administrazinoaren arloko jurisdikzino eskudunen aurreko prozedura penal eta zibiletan euskerearen erabilerea bermatzeko.
Emakumeek sare sozialak erabilteko ekimena abiatu dabe Getxon
2011-11-03 11:12Getxoblog alkarteak Sarean sartu ekimena martxan ipiniko dau zemendiaren 4tik aurrera, Getxoko Udalaren laguntzinoari esker. Udalerriko emakumeen artean sare sozialen erabilerea bultzatzea da kanpainearen helburua. Berbaldi bat, tailer bi eta amaierako saio praktikoa eskainiko ditue.
Euskal diasporea aztergai egunotan, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean
2011-11-02 17:56 Euskaldunak munduanEuskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra egiten dabilz egunotan Donostian euskal etxe eta alkarteen ehun bat ordezkarik. Hain zuzen be, munduko 24 herrialdetako eta 178 euskal etxetako ordezkariak batuko dira. Hiru egunez, hainbat berbaldi, dokumental eta liburu-aurkezpen izango dira Kursaalen. Batzarra lau urterik behin egiten da; aurtengo edizinoak euskal diasporearen inguruko hainbat alde aztertuko ditu.
BLV-ART programako 'Arty Walks Arte Zirkuitua' bisita gidatuen barruan egindako argazki lehiaketeak baditu irabazleak
2011-11-02 17:14 jardunaldiakSophie Jackeren, Elena Mansoren, Juan Luis Arriagaren eta Enrique Moreno Esquibelen argazkiak izan dira Arty Walks – Arte Zirkuitoa bisita gidatuen barruan deitutako argazki lehiaketako irabazleak.
Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren atzera begirakoa antolatu dau Euskadiko Filmategiak
2011-11-02 14:52 BarriakZemendiaren 2an hasi eta zezeilera arte, zuzendari ezagunaren pelikulak emongo ditue Gasteiz, Baiona, Bilbo eta Donostian. Ganera, Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesiaren ibilbideari buruzko argitalpen monografikoa argitaratuko dau. Atzera begirakoan, bilbotarraren jardun osoa batu dabe, abiatu zanetik gaur egunera arte, pantaila handirako ez eze, telebisinorako egindako lanak be aintzat hartuta.
Bilboko zezen-plazea, 'Itineris Apur BAD'en eszenatoki
2011-11-02 14:35 KultureaItineris Apur BAD programea aurkeztu dabe BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiko arduradunek, site specific edo leku jakin batzuetako esperimentazino ikuskizuna, hain zuzen be. Aurtengo eszenatokia Bilboko zezen-plazea izango da, eta hitzordua zemendiaren 3an da, arrastiko seiretan, zazpiretan eta zortziretan.
Euskerearen erabileraz hausnartzeko World Kafe arrakastatsua Elorrion
2011-11-02 13:09 Euskerea berbagaiElorrioko merkataritza eta ostalaritzan gaztelania da nagusi, eta alor sozioekonomikoan hizkuntzeak dauen egoera eta estatusa ganerako erabilera-eremuetan dauenaren antzekoa da. Edozelan be, herritarren gogoa aurrera begira euskerearen presentzia eta erabilera areagotzea da.
Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko doinuak entzungai Getxon, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian
2011-11-02 12:04 MusikeaNazinoarteko Trikitixa Jaialdia Getxon egingo da aurten, Areetako Andres Isasi eskolan, zemendiaren 19an, 19:00etatik aurrera. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko musikariek trikitixa jotzeko modu eta estilo desbardinak eskainiko ditue; horrezaz gan, trikitixa musika-tresnea bera munduko hainbat lekutan beste tresna batzuekaz zelan buztartzen dan ikusteko aukerea izango da.
Mila Musika Haria II. gitarra topaketak Bilbon
2011-11-02 11:55 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programea datorren barikuan, zemendiaren 4an, hasiko da, gitarra garaikidearen kontzertua eskainiko dauen Alberto Goicoecheagaz.
Musikea, jantzea eta ekintza artea BizBAKen udagoieneko programazinoaren protagonista
2011-11-02 10:55 kulturbizBizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak ikasturte honetarako preparautako programazinoan alkarlanak izango dira nagusi. UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur jarduerak ondo finkatutako bi jaialdigaz bat egingo dau udagoieneko proposamena egiteko, hain zuzen be, BAD Bilbao Antzerkia Dantza eta MEM jaialdiakaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...