Behatokiak 1.500 kasutik gora jaso zituan 2012an, inoizko gehien
2013-06-07 12:37 Euskerea berbagaiHizkuntza Eskubideen Behatokiak Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012 txostena aurkeztu eban atzo, Donostian. Behatokiak 1.500 kasutik gora jaso eta bideratu zituan 2012an, inoizko gehien, Garbiñe Petriati erakundeko zuzendariak esan ebanez, urte hori euskeraz bizi nahi eta ezin daben herritarren kronikea be izan da.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012 txostena aurkeztu eban atzo, Donostian. Behatokiak 1.500 kasutik gora jaso eta bideratu zituan 2012an, inoizko gehien, Garbiñe Petriati erakundeko zuzendariak esan ebanez, urte hori euskeraz bizi nahi eta ezin daben herritarren kronikea be izan da.
Lehenagotik etozan joerak egozan lez segidu eben igaz. Jasotako 1.500 kasuetako gehienak euskeraz bizi nahi eta ezin daben personen bizipenak eta euskeraz bizi nahi eta ixten ez deutsienen kexak dirala adierazo eban Petriatik. Herritarrek Euskararen Telefonoaren bidez helerazotako jazoerek agirian ipinten dabe administrazinoek ez deutsela erantzuten herritarrek euskeraz biziteko erakusten daben nahiari.
Hamaika traba izan dira euskeraz berba egiteko 2012an. Espainiako Estaduko Administrazinoari jagokonez, Gobernuak 1992an sinatu eta 2001ean berretsi eban Eskualde edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna ez dauela beteten salatu eben prentsaurrekoan. 2012an, Europako Batzordeko Ministroen Kontseiluak horixe bera esan eutson Itunaren konpromisoen betete mailearen ganeko hirugarren txostenean, Petriatik gogoratu ebanez.
Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikearen azterketea be egiten dau Europako Batzordeko Ministroen Kontseiluaren txostenak, eta euskerazko komunikabideak sustatzeari begirako neurriak sumatzen ditu faltan. Izan be, Hizkuntza Gitxituen Europako Itunaren eta Vascuencearen Legearen beraren puntuetako bat nabarmen urratzen dabil Nafarroako Gobernua, ez dauelako ez eskaintzen ezta bermatzen be euskerazko irratirik eta telebistarik. Ipar Euskal Herriari jagokonez, nekez lortzen da erakunde publikoek eskaintzen daben harrerea edota plazaratzen dituen euskarriak, jakinarazpenak, informazinoak eta abar euskeraz jasotea, Behatokiko zuzendariaren arabera.
Europako Ministroen Kontseiluak 2012an argitara emondako hirugarren ebaluazinoan, euskerea moduko hizkuntzen sustapenaz gomendio zuzena eta berezitua be egin ebala lehen aldiz gogoratu dau Petriatik. Igaz be, baltzune izan da osasun-zerbitzuen arloa. Urterik urte txostenean jasoten diran ondorioetan, behin eta barriro agertu dira baltzune gisa osasun-zerbitzuak, eta holan jakinarazo izan deutso Europako Kontseiluko Adituen Batzordeari.
Arlo sozio-ekonomikoan egoerea ez da hobea. Sektore pribaduan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, ez dago herritar euskaldunen hizkuntza-eskubideen babeserako inongo legerik. Euskal Autonomia Erkidegoan, 2008an onartutako dekretua betearazoteko neurriak 2012an Eusko Jaurlaritzeak berak balio barik itxi zituala salatu dabe, besteak beste, euskerea erabilten ez daben saltokiei isunik ez ipintea onartuz. Lege-urraketen aurrean neurririk aurreikusten ez dauen lege orok ez dau ezelako baliorik eta ondorioz, kasu honetan be, euskaldunon oinarrizko eskubideen urraketea betikotu dauen atzerapausua izan da, ganeratu eban Behatokiko zuzendariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!