'Hizkuntzaren keinua' liburua atondu dabe 25 idazle-ilustratzaile bikotek

Bizkaie! 2012-05-11 13:01   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hizkuntzaren keinua liburua kaleratu dau, 25 idazle eta 26 ilustratzaileren lanakaz. Testu eta irudi guztiek euskerea dauke ardatz nagusi.

Benito Lertxundik hamar kantako 'Oroimenaren oraina' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2012-05-11 12:18   Musikea

Benito Lertxundik Oroimenaren oraina kaleratu barri dau Elkar etxeagaz, bere ibilbideko hamazazpigarrena, hain zuzen be. Laster hasiko da jentaurrean aurkezten, maiatzaren 18an, 21:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian abestuko dau

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Diego Martin Etxebarria Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen dabil egunotan

Bizkaie! 2012-05-11 11:29   Musikea

Diego Martin Amurrion jaio zan eta Urduñako Antzinako Andra Maria Ikastetxean egin zituan ikasketak. Datorren barikuan, 2012ko ikasleen promozinoaren aitabitxi egingo dabe eskainiko deutsien omenaldi txiki batean. Ikasketak amaitu ondoren lanbideak Alemaniara eroan eban, eta gaur egun Berlinen bizi da.

Domekan, Herri Urrats jai handia Senpereko lakuaren bueltan

Bizkaie! 2012-05-11 11:18   Euskerea berbagai

Domekan, maiatzaren 13an egingo da aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal herriko ikastolen jai handia. Egun osoan, musikea, jantzea, bertsolariak, umeentzako jolasak, jana eta edana aukeran izango dira Senpereko lakuaren bueltan.

Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena aztertuko ditue Bilbon, maiatzaren 17an

Bizkaie! 2012-05-10 18:27   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibersidadearen Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedreak Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena jardunaldia antolatuko dau maiatzaren 17an, Bilboko BBK-EHUren Esperientzia Gelan.

Evan Glodell-en 'Bellflower' film apokaliptikoa, Fant 2012ko irabazle

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-10 15:08   Barriak

Evan Glodell zuzendariaren Bellflower lanak irabazi dau Bilboko 18. Fant Zinema Fantastikoaren Jaialdiko film onenari saria. Euskal Gidoigileen Alkarteak be AEBetako zinemagilearen pelikuleari emon deutso saria. Sari-emotea maiatzaren 11n iluntzean egingo da, Alondigako Golem zinema-aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Letras Galegas 2012 Eguna ospatuko da gaur ‘A hostia en Verso’ burruka poetikoagaz

Bizkaie! 2012-05-10 12:55   jardunaldiak

Gaur, maiatzak 10, arratsaldeko 18:00etan, Gasteizeko UPV/EHUko Letren Fakultateko Erdiko Patioan Letras Galegas 2012 Eguna ospatuko da A hostia en Verso burruka poetikoagaz.

Rafael Moneok 2012ko Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-05-10 12:07   sariak-autortzak

Rafael Moneo arkitekto nafarrak Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau. 32. edizino honetan 25 herrialdetako 39 hautagai egozan. Saria urrian hartuko dau, Oviedoko Campoamor antzokian. Tuterarrak 50.000 euroko diru-saria, eta Joan Mirok egindako eskulturea jasoko ditu.

‘Gartxot’ filma Euskal Herriko uriburuetan ikusgai barriro

Bizkaie! 2012-05-10 11:45   Barriak

Bagilean Nafarroako Konkistearen 500 urteurrena beteten dala gogoratuz, Iruñea, Gasteiz Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan izango da ikusgai astegoien honetan Gartxot, konkista ainitzeko konkista. Barikutik aurrera, Iruñeako Olite zinema aretoan (17:30) eta Gasteizko Floridan (18:00) izango da ikusgai eta laster helduko da Bilbo eta Donostiara be.

Euskadi herrialde konbidatua izango da Música Antiga dels Pirineus jaialdian

Bizkaie! 2012-05-09 18:02   Musikea

Garagarrilean eta abuztuan izango dan Musica Antiga dels Pirineus jaialdian bi euskal talde izango dira: Ensemble Diatessaron eta Intonationes eta danetara sei kontzertu eskainiko ditue. Euskal musikagileen lanak, besteak beste, aurtengo jaialdiaren zabaltze-kontzertuan entzungo dira.

Jantzea eta diziplinartekotasuna nagusi, Leioako XVIII. Umore Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-09 15:45   Kulturea

Jantzea eta diziplinartekotasuna dira aurtengo Leioako Umore Azokearen osogai nagusiak, Bilboko Rekalde Aretoan egindako aurkezpenean antolatzaileek nabarmendu dabenez. Maiatzaren 17an hasi, eta lau egunez, ez da aspertzeko astirik izango Leioako kale, plaza eta parkeetan, izan be 120 emonaldi eskainiko ditue Euskal Herriko zein kanpoko 45 konpainiak.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Bilbo-Bizkaia nazinoarteko kantu lehiaketea barrituta dator aurten, Maria Bayo epaimahaiburu dala

Dabi Piedra Robledo 2012-05-09 15:18   Musikea

Izena aldatu deutsie ekimenari, lehen Bilboko Nazinoarteko Kantu Lehiaketea zana, orain, Pedro Maria Unanue Bilbo-Bizkaia izango da. Epaimahaia be aldatu dabe eta, Maria Bayoren gidaritzapean, nazinoarteko musika-adituak egongo dira. Ganera, parte-hartzaileakaz emonaldiak egin nahi ditue Bizkaitik kanpora, nazinoartean.

Euskerazko tesien III. Koldo Mitxelena Sarien deialdia martxan

Bizkaie! 2012-05-09 13:56   Euskerea berbagai

Euskeraz egindako ikerketak bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deia egin dabe. Sari honeek urte birik behin emoten dira eta hautagaitzak bagilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira UPV/EHUren erregistro orokorreko edozein bulegotan.

Barañaineko XVIII. Txotxongilo Jaialdiak igaz hildako Juan Faro gogoan izango dau

Bizkaie! 2012-05-09 12:21   Kulturea

Maiatzaren 13tik 16ra bitartean egingo da aurtengo Barañaineko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia, hamazortzigarren edizinoa hain zuzen be. Hamar txotxongilo taldek euren lanik barrienak erakutsiko ditue Barañaineko plaza eta aretoetan. Ganera, igaz hildako Juan Faro Jacinto txotxongilolariari omenaldia egingo deutse.

Aurten bai, Aupa Athletic, holakorik ez dago munduan besterik!!!

Markues 2012-05-09 12:14   Begi betegarri

Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikearen ganeko hizarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2012-05-09 11:05   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskerearen Institutuak hizkuntza politikeari buruzko lankidetza-hitzarmena sinatuko dabela jakinarazo dabe. Ondoko arloetan jardungo dabe, euskerearen babesa eta garapena, ikerketea, dokumentazinoa eta informazinoaren trukea.

Manolo Garciak bertan behera itxi ditu Donostian eta Bilbon emon beharreko kontzertuak

Bizkaie! 2012-05-09 11:04   Musikea

Manolo Garcia abeslariak bertan behera itxi behar izan ditu Donostiako Kursaalen eta Bilboko Euskaldunan emon behar zituan kontzertuak, asteon, astelehenean larrialdiko apendizitis ebakuntza bat egin behar izan deutsielako Bartzelonan.

Bideo-jokoen eta ikus-entzunezkoen sektoreetako profesionalak batuko dira Zierbenan

Bizkaie! 2012-05-08 18:09

Antolatzaileek azaldu dabenez, topaketearen helburu nagusia bi sektoreetako enpresen eta eragileen artean lankidetzak sustatzea da, alkarlanaren ondorioz negozio aukera barriak sortu ahal izateko.

Bob Dylan, zuzenean Bilbon, garagarrilaren 11n

Bizkaie! 2012-05-08 17:32   Musikea

Bob Dylanek kontzertua emongo dau Bilbon, garagarrilaren 11n, Guggenheim museoaren zabaldegian, Last Tour International enpreseak eta Bilboko Udalak jakinarazo dabenez. Sarrerak maiatzaren 16an ipiniko ditue salgai.