Jabi Santa Cruz erandiotarrak 'Baso ilun itoan' liburua kaleratu dau
2013-07-11 17:56 KultureaBlas de Otero-Bilboko Uria saria irabazi eban Jabi Santa Cruz idazle erandiotarrak 2011ko edizinoan, euskerazko modalidadean. Orain, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak bere lana kaleratu dabe, Baso ilun itoan.
Blas de Otero-Bilboko Uria saria irabazi eban Jabi Santa Cruz idazle erandiotarrak 2011ko edizinoan, euskerazko modalidadean. Orain, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak bere lana kaleratu dabe, Baso ilun itoan.
Santa Cruzen lana oso ondo eregitako kalidadezko poema liburua da, hizkuntza aberatsa, zehatza eta musikatua daukaz argitaratzaileen arabera. Iñaki Geiko marrazkilariaren irudiak ditu liburuak
Jabi Santa Cruz (Erandio, 1964) haur hezkuntzako irakaslea da Portugaleteko Asti Leku ikastolan, orain dala 25 urtetik. Saritutako lanaz gan, umeei zuzendutako Moko bilduma poesia liburua (Ibaizabal, 2000) eta Hiriko baratzean (Pamiela, 2008) lanak argitaratu ditu. Mario Angel Marrodan 2012 saria irabazi eban, At lanagaz.
Bilboko Udalak daborduko argitaratu dau Blas de Otero-Bilboko Hiria 2011 IV. Saria irabazi eban César Ibáñez París-en La ruta de la sed, Devenir etxeagaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!