'Zatoz euskarara', matrikulau zaitez Bizkaiko euskaltegietan
2013-07-12 14:39 Euskerea berbagaiZatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2013-2014 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.
Bilbon gaur goizene gindako Zatoz euskarara kanpainearen jendaurreko aurkezpenean, ondoko honeek izan dira: Josune Ariztondo, BFAko kultura diputadua, Imanol Landa, Getxoko Udaleko alkatea, EUDELen eta Bizkaiko udalen ordezkari legez, eta Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia, Bizkaiko euskaltegi pribatu homologatuetako ordezkari legez.
Zatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2013-2014 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.
Helduen euskalduntzearen sarea Bizkaian
Helduak euskalduntzeko eskaintza gsano oparoa da gure lurraldean, euskaltegi publiko nahiz pribatuei jagokenez. Holan, sare publikoa 21 udal euskaltegiz osotuta dago, oro har, Bizkaiko herri populatuenetan banatuta. Sare pribatua, barriz, 45 euskaltegiz osotuta dago eta eskaintza joriena Bilbon metatzen dan arren, Bizkaiko herri gehientsuenetan emoten dabe zerbitzua.
Igazko ikasturtean (2011-2012 ikasturtean), ia 20.000 ikasle ibilim ziran euskera ikasten Bizkaiko euskaltegietan (35.000 EAEkoetan). Horreetatik % 30 inguruk euskaltegi publikoetan ikasi eben eta % 70ek euskaltegi pribatuetan.
Euskaltegien eskaintzea, hizkuntza ikasteaz harago!
Jakina danez, euskaltegien jarduerea euskerea ikasteagaz lotzen dogu, hau da, hizkuntzearen jakintzeagaz. Eta holan bada be, ikasitakoa euskaltegitik kanpo erabilteko hainbat jarduera zehatz be antolatzen dira euskaltegietan, besteak beste, berbalagun eta gurasolagun programak, merkatarientzako, gurasoentzako edo etorkinentzako ikastaro bereziak, mintzapraktika saioak… Horreek guztiek bide emoten deutsie ikasitakoa kalean, lagunartean, saltokietan, udaletxean, familian… erabilteari.
Sustatzaileak eta hartzaileak
BFA eta EUDELegaz batera, ekimen honen sustatzaile dira Alkarbide bilgunea (Bizkaiko euskera zerbitzuen bilgunea) osotzen daben udaletako euskera zerbitzuak eta gure lurraldean helduen euskalduntzean dabilzan eragile publiko eta pribatu guztiak, hau da, lehen aitatutako euskaltegien sareak. Hartzaileak, barriz, oraindino be Bizkaian euskeraz ez dakiten herritarrak eta euskalduntzen dagozanak doguz, gitxi gorabehera, 700.000 lagun.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!