Infernua eta deabrua izango dira aurtengo Gorefest jaialdiko protagonistak
2013-07-15 11:40 BarriakZinemearen alderik ilunena eta gore generoa gogoko dabenek Bermeon daukie hitzordua barikuan, hilak 19. Infernua eta deabrua izango dira 13. Gorefest jaialdiaren protagonista nagusiak, euren ganeko pelikulak proiektauko ditue eta.
Zinemearen alderik ilunena eta gore generoa gogoko dabenek Bermeon daukie hitzordua barikuan, hilak 19. Infernua eta deabrua izango dira 13. Gorefest jaialdiaren protagonista nagusiak, euren ganeko pelikulak proiektauko ditue eta.
Mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa ekarriko ditu Spookypheria Productions alkarteak, Bermeoko Udalaren Gazte Informazino Zerbitzuagaz (GIZ) batera, antolatutako Gorefest jaialdian. Aurreko edizinoetan lez, gorea, suspensea eta umore onagaz gozetako aukerea izango dogu, adierazo dabe antolatzaileek. Sarrerak hiru euro balio ditu.
XIII. Gorefest jaialdiaren kartela ondoko pelikulek osotuko dabe: Love Hurts (Shariff Nasr), La apuesta de Pascal (David Galán Galindo), Mamá (Andy Muschietti), Curvas (David Galán Galindo), 4.B (David Galán Galindo), Fist of Jesús (Adrian Cardona & David Muñoz) eta Vicenta (Sam). Emonaldiak 20:30ean hasiko dira Nestor Basterretxea aretoan
Ostean, From Hell izenburuko bildurrezko zinemearen maratoia hasiko da. Aktoreek aretoa girotuko dabe, holan Bermeo exorzistaz eta exorzizautako personaz beteko da, adierazo dabe. Kamisetak erosteko aukerea be egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!