Igazko Resurrección Maria Azkue lehiaketako irabazleen lanak argitaratu ditu Euskaltzaindiak
2011-11-09 10:25 KultureaNarrazioak eta olerkiak 2010 liburua kaleratu barri dau Euskaltzaindiak. Argitalpenean, BBK Fundazinoak eta Akademiak berak deitutako 2010eko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batu ditue. Euskal Herriko eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz ganera, euren artean irakurtzeko zaletasuna indartzea dau helburu nagusi sariak.
Alai Zubimendi hernaniarrak irabazi dau I. Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketea
2011-11-09 09:42 kulturbizAlai Zubimendi irudigile hernaniarrak irabazi dau I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiakatea, Harri baten boterea lanari esker. Deia egunkariko Ortzadar gehigarri kulturalak antolatu dau sariketea, Rekalde Aretoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok banatu zituan sariak.
Miren Agur Meabe eta Ibone Ibazeta Bilbo Zaharra Forum jardunaldiei ekiteko
2011-11-08 17:12 jardunaldiakBilbo Zaharra Forum jardunaldiak zemendiaren 9an hasiko dira. Hiru emonaldik osotuko dabe Hitza eta musika izeneko egitaraua, eta, betiko legez, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dira, Bilboko Plaza Barrian, iluntzeko 19:00etan.
Ikas-Art 2011, nazinoarteko unibersidadeetako artearen abangoardiaren erakusleihoa
2011-11-08 14:55 KultureaHamar herrialdetako Arte Eder fakultadetako ikasleek sortutako 700 lanetik gora ikusgai ipini ditue Barakaldon, BECeko 1 pabilioian. Danetara, 13.000 metro koadro erabiliko ditue Nazinoarteko Unibersidade Artearen III. Erakusketan, EHUk eta Enkarturren babesagaz, zemendiaren 10ean hasi eta 13ra arte.
Zientzia Tokiek berrogei inguru jarduera antolatu ditue Zientziastearen ospakizunaren harira
2011-11-08 14:49Zientziastea, UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Barrikuntzaren 11. Asteak 40 jarduera ingurugaz osotutako egitaraua antolatu dau. Zemendiaren 9tik 13ra, Bilbon, Gasteizen eta Donostian egingo dira ekitaldi horreek.
Andres Mañarikuaren '1593ko Bilboko ordenantzak' lanarean faksimile-edizinoa argitaratu dabe
2011-11-08 10:10 kulturbizAndres E. Mañarikuak 1954an argitaratu eban 1593ko Bilboko ordenantzak izenburuko liburuaren fakzimile-edizinoa aurkeztu barri dabe Bilboko udaletxean. Fakzimileak Adrian Zelaia jurista eta historialari ezagunaren berbaurrea dauka. Zuzenbidearen Euskal Akademiak sustatu dau lanaren berrargitalpena, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, BBKren eta Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoaren babesagaz.
Euskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan
2011-11-08 10:00 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan. Akademia sorreratik bertatik ikerkuntza lanetan dabil buru-belarri, baina azken urteotan areagotu egin dau arlo horretan egiten dauen ahalegina.
'Nemekitepa' pelikularen filmazinoa martxan honezkero
2011-11-07 17:51 Barriak2008ko La máquina de pintar nubes filmaren ostean, Patxo Telleríak eta Aitor Mazok zuzendutako Nemekitepa luzemetraiaren filmazinoa gaur, zemendiak 7, hasi da.
Juan Kruz Igerabidek 'Tanta baten istorioa' liburua plazaratu dau
2011-11-07 17:48 KultureaJuan Kruz Igerabidek Tanta baten istorioa liburua aurkeztu dau, 4 urtetik gorako irakurleeentzat, Ttarttalo argitaletxeagaz. Ilustrazinoak Lorena Martinez Oronozek egin ditu. Igerabidek sortutako istorioaren protagonista nagusia tanta bat da, ur tanta ibiltari bat.
Xabier Montoiak oinarrizkora jo dau disko barrian
2011-11-07 14:54 MusikeaXabier Montoiak disko barria aurkeztu dau, Xabier Montoiaren mundu miresgarriak, Bidehuts diskoetxeagaz. Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ibon Rodriguezen (Eten, Le Noise) laguntzinoa izan dau proiektu barrian. Oraingoan, elektronikea albo batera itxi eta oinarrizkora jo dau gasteiztarrak.
Musikea, jantzea eta magia izango dira XII. Udagoieneko Osterearen ardatz nagusiak
2011-11-07 13:51 kulturbizUdagoeineko Osterearen hamabigarren edizinoan musikea nagusi izango bada be, jantzea, antzerkia eta magiaz be gozetako aukerea eukiko dogu. Programearen aurkezpena Bilbon izan da, Foru Liburutegian. Egitaraua zemendiaren 10ean abiatuko da, Bilbon, eta, hilaren 27an amaituko, Barakaldon.
VI. Zentsura At! Bilbon, zemendiaren 7tik 11ra
2011-11-07 13:17 jardunaldiakEdozein arte diziplinatan izaten dan zentsurearen kontra azaltzea eta giza eskubideak zein askatasun adierazpena defendidutea dira Zentsura At! jaialdiaren helburuak eta, esangura horretan, zeozelan zentsureagaz loturea izan daben egileen lanak, kontzertuak, erakusketak eta artelanak hartuko ditue BBK aretoak, Alondiga Bilbaok eta Udaltegiek.
Juan Jose Millas eta Pedro Ugarte idazleak protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2011-11-07 11:20 jardunaldiakEztabaidak Literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez, idazleakana hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak beste saio bat dakar; bihar, zemendiaren 8an, Juan José Millas eta Pedro Ugarte idazleek Literatureari eta imajinazinoari buruz berba egingo dabe.
Cecilio Gerrikabeitia: 'Beti egongo da kantetako zaletasuna'
2011-11-07 10:45 BarriketanBilboko Koral Alkarteko presidentea
Jokin Uranga be zuzenean finalaurrekoetara
2011-11-07 10:38 BertsolaritzeaFinal-laurenak jokatu dituen 30 bertsolarietatik 18 pasau dira finalaurrekoetara. Saio bakotxean puntuazio altuena lortu dabenak zuzenean doaz hurrengo fasera, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jon Martin eta Jokin Uranga.
'Lobos de Arga' filmak irabazi dau Fantasiazko eta Beldurrezko Astea
2011-11-04 15:51 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak XXII. edizinoaren palmaresa iragarri dau gaur. Lobos de Arga filmak irabazi dau ikusleen sari nagusia. Juan Martinez Morenok zuzendu dauen lanean Carlos Areces eta Gorka Otxoa dira protagonista nagusiak.
Badator III. Kilkerren Soka, euskal literaturea eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko ekimena
2011-11-04 15:43 jardunaldiakAurten, Anjel Lertxundi, Antonio Casado da Rocha, Xabier Artola eta Leire Bilbao izango dira protagonista. Ohikoa dan legez, liburua aurkeztuko dauen idazleak bidaidea izango dau alboan, honek liburua aurkeztuko dau, irakurle lez liburuaren balorazino bat eginez, eta zubi lana egingo dau idazlearen eta hurreratzen diran irakurleen artean.
'Hitzetik' disko sendo eta heldua dakar Hesian talde nafarrak
2011-11-04 14:53 MusikeaDisko sendo eta heldua aurkeztu dau Hesian zortzikoteak Bilboko Elkar aretoan, gordina baina mezu positiboagaz. Elkar diskoetxeagaz argitaratu dabe hamaika kantuko Hitzetik diskoa. Prentsaurrekoan bost taldekide izan dira: Xabi, Zuriñe, Fran, Igotxo eta Eneko. Pop, rock eta punk doinuak batu ditu Sakanako taldeak, danak be indartsuak.
Nerabeen hizkuntza-erabilerea eta Interneteko sare sozialak. Aukera barriak?
2011-11-04 14:15Interneteko sare sozialena fenomeno barria izanik eta edade tarte jakin batzuetan daben arrakastea kontuan harturik, interesgarri ikusten da tresna horreei emoten jaken erabilerea hobeto ezagutzea. Izan be, aurrera begira euskerea sustatzeko baliabide eraginkorra izan daitekez.
Banden Lehia ekimeneko talde irabazleak BBK Live jaialdian joteko aukerea izango dau aurten
2011-11-04 14:11 MusikeaEuskerea eta teknologia barriak izango dira Banden Lehiaren hirugarren edizino honetan be protagonista nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako musika-lehiaketearen aurkezpena Bilboko Rekalde Aretoan izan da. Aurton, irabazleek BBK Live jaialdian zuzenean joteko aukerea eukiko dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...