'Labayru Hiztegia'ren berrargitalpen landua, ugaritua eta aberastua kalean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-01 14:50   Euskerea berbagai

Orain zortzi urte kaleratutako Labayru Hiztegiaren berrargitargitalpen landua, ugaritua eta aberastua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak Bilbon. Edukiak ugaltzeaz aparte, hiztegiaren itxurea be barriztau egin dabe. Danetara 75.700 sarrera nagusi, 47.200 adibide eta 47.300 sinonimo batu ditue. Terminologia zientifikoaren kopurua be handi egin da, guztira 53 jakintza-arlotako 12.000 termino inguru jaso dira.

Bizkaiko Txapelketako protagonistak (I)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-03-01 12:00   Bertsolaritzea

Bera ete dan ba… esan lei baietz… bada hurrean, Esti… bai-ez? Hori dok eta bizikletea!

Imanol Uribe zinemagileak egile portugesen Nazinoarteko Saria jaso dau

Bizkaie! 2012-03-01 10:23   Barriak

Imanol Uribe zinemagileak Portugaleko Egileen Alkartearen Nazinoarteko Saria jaso barri dau. Zuzendari eta gidoigile lanak saritu deutsiez, batez be bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalagaz izan dauen sentikortasunagaitik.

Euskereari gorazarre egingo deutsie Madrilen martiaren 13tik 15era

Bizkaie! 2012-03-01 10:20   Euskerea berbagai

Jardunaldien helburua Madrilen euskereari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan emon diran aurrerapausuak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntzea dala erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emoitzak lortzen dagoala adierazoz.

Jesus de Sarria 'Hermes' aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua kaleratu dabe

Bizkaie! 2012-02-29 12:50   kulturbiz

Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak eta Muelle de Uribitarte argitaletxeak Jesus de Sarria Hermes aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua aurkeztu barri dabe. XX. mende hasierako Bilboko pentsalari eta politikari garrantzitsuenetarikoa izan zan; haren idazlanak eta bizipenak berreskuratzeko asmoz kaleratu dabe lana.

Lea Artibai irabazle Durangon, Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketearen lehenengo saioan

Bizkaie! 2012-02-29 10:37   Bertsolaritzea

Martxan dago Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea. Lehenengo saioa Durangoko Institutuan izan da, bertan Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeak ibili dira lehian. Epaimahaiaren arabera, Lea Artibaiko taldea izan da onena. Saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Arkaitz Estiballesek eta Gorka Intxaurbek osotu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaztelania-euskera itzultzaile automatikoa aurkeztu dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-02-29 10:30

Gaztelaniatik euskerara itzultzen dauen tresna da orain aurkeztu dana, eta herritar guztien eskura dago honezkero www.itzultzailea.euskadi.net helbidean.

Dejabu konpainiaren 'Gure bide galduak' lanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2012-02-29 10:17   Kulturea

Gure bide galduak Dejabu konpainiaren antzezlanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria. Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dau sariketea. Saria emoteko ekitaldia Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean egingo da, martiaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Antzerki-lan irabazlea ikusteko aukerea be izango da ekitaldian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Txiki Agirre Keixeta artistearen margolana jasoko ditu.

UEU-k inoiz baino ikastaro gehiago antolatu ditu udabarrian krisiari aurre egiteko

Bizkaie! 2012-02-28 17:19   jardunaldiak

Dagoeneko ikastaroetarako matrikulazino-epea zabalik dago. Informazino gehiago edo matrikulea egiteko nahikoa da www.ueu.org helbidera sartu, 943 82 14 26 telefonora deitu edota UEUren bulegotik pasetea (9:00etatik 17:00etara).

Martiaren 1ean abiatuko da IX. Laburbira ikus-entzunezko zirkuitua

Bizkaie! 2012-02-28 14:42   Barriak

2012ko Laburbirak 30 emonaldi eskainiko ditu. Gehienak Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen be izango dira proiekzinoak.

Kazetarien akabua Chittagonen dago

Zigor Aldama 2012-02-28 14:01   Bidaide

Bagenkian arriskutsua izango zala. Baina, Chittagoneraino horretarako bakar-bakarrik joan ostean, inork ez eukan bueltan joateko asmorik. Itsasontzi erraldoiak zatitzen dituen milaka behargin ia esklabuak ze baldintzatan bizi diran erakutsi gura genduan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskaraz sOrtua Getxon

Egizu 2012-02-28 13:28   Euskerea berbagai

Bizarra Lepoan alkarteko lagunok berbalagun baten bidez 1.500 metro koadroko terrenoa lortu dabe alokairuan Getxon. Bertan euskeraz biziteko beste esparru bat sortzea da asmoa. Ortu baten inguruan euskaldunok euskeraz alkartzeko asmoa; nekazaritzea, elikadurea, hartu-emonak eta hizkuntzea buztartzeko asmoa.

36. urteurren odoltsua Gasteizen...

Markues 2012-02-28 13:01   Begi betegarri

BBKren Bertsolari Gazteen Sariketeak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2012-02-28 09:26   Bertsolaritzea

Aurreko edizinoetan lez, sarian parte hartzen daben 50 bertsolari inguru zazpi taldetan banatuta dagoz eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dabe. Eskualdeak honako honeek dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria, Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Lea-Artibai. Azken honek XIX. edizinoa irabazi eban.

Zabalik dago Kimuak 2012 egitasmoan izena emoteko deialdia

Bizkaie! 2012-02-27 17:50   Barriak

2012ko zezeilaren 27tik bagilaren 1era egongo da zabalik Kimuak egitasmoaren edizino barrian parte hartzeko deialdia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.

Schönbergen 'Gurre-Lieder', Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-02-27 16:43   Musikea

Bilbao Orkestra Sinfonikoak kontzertu bereziak egingo ditu martiaren 8an eta 9an, erakundearen 90. urteurrena ospatzeko. Izan be, Arnold Schönbergen Gurre-Lieder lana interpretauko dau orkestreak, ahalegin handia eskatzen dauen lana, hain zuzen be. Euskalduna Jauregiko eszenatokian 99 musikari, 165 koralista, sei bakarlari eta zuzendaria egongo dira, hau da, 270 lagunetik gora.

'Maleta mexikarra' erakusketeak Capa, Chim eta Taroren argazki ezezagunak ekarri ditu Bilbora

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-27 14:54   Kulturea

David Seymour Chim, Robert Capa eta Gerda Taroren galdutako argazkiak ikusgai dagoz Maleta mexikarra: Capak, Chimek eta Tarok Espainiako Gerra Zubilari buruz egindako negatiboen berraurkikuntzea erakusketan. 1995ean, Mexiko Urian topautako negatiboz betetako hiru kutxetako irudien aukeraketea da New Yorkeko Center of Photography eta 2012 Fundazinoak Bilboko Arte Eder museoan jaso dabena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Egungo euskal ipuingintzaren historia' liburua aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2012-02-27 14:43   Kulturea

Euskal literaturan gaurko ipuin garaikidea genero berantiarra izan bada be arin batean garatu da eta euskerazko narratibearen lorpen nagusietako batzuk genero honen eskutik etorri dira, azaldu dau Alvaro Rabelli liburuaren zuzendariak.

Film laburren ikastaroa eskainiko dau Amorebieta-Etxanoko udal liburutegiak emakumeei zuzenduta

Bizkaie! 2012-02-27 14:07   Barriak

Emakumeak Kameraren Atzealdean izenburupean emakumeei zuzendutako film laburren ikastaroan ikusentzunezko tresnak erabilteko beharrezkoak diran ezagupenak hurreratuko deutsez Lara Izagirre zinegileak.

AEBetako literaturea izango da aurtengo Gutun Zuria jaialdiaren ardatza

Dabi Piedra Robledo 2012-02-27 13:29   jardunaldiak

AEBetako literaturea ardatz, aurtengo gaia, ezkutuko hitzak izango dira, hau da, literatur lanetan esaten ez dana, guzurraren tratamendua, errealidadea eta abar jorratuko ditue apirilaren 19tik 22ra.