Munduko marka barri bategaz amaitu da Euskal Encounter 21

Bizkaie! 2013-07-29 15:32

Euskal Encounter 21 balorazino bikainagaz itxi da, eta ganera HiCookie taiwandarrak munduko kalkulu-abiadura marka gainditu dau bere ordenagailuagaz. Lau egunez, garagarrilaren 25etik 28ra, 6.000 lagun jo ta su ibili dira 20 Gb segundoko sare konexinoagaz, Barakaldoko BECen.

Euskal Encounter 21 balorazino bikainagaz itxi da, eta ganera HiCookie taiwandarrak munduko kalkulu-abiadura marka gainditu dau bere ordenagailuagaz. Lau egunez, garagarrilaren 25etik 28ra, 6.000 lagun jo ta su ibili dira 20 Gb segundoko sare konexinoagaz, Barakaldoko BECen.

Lau egunotako informazino-jario ikaragarriaren erakusgarri, parte-hartzaileen arteko datu joan-etorria 2,5 milioe gigatik gorakoa izan dala jakinarazo dabe antolatzaileek. 1.000 gigako disko gogorrak bete ezkero, 12 metroko kontainer bat beharko litzateke danak gordeteko. Segundoko 20 gigako konexino abiadureari esker, mundu party bizkorrena izan da Euskal Encounter.

Topaketearen antolatzaile nagusi Sabino San Vicentek balorazino positiboa egin dau. Partya osotzen daben arlo guztiek lortutako emoitzak oso onak dira. Benetan gustura eta harro gagoz. Arrakasta hori, zati handi batean, boluntarioz eta profesionalez eratutako talde baten lanaren ondorioa da, nabarmendu nahi dau.

Opengunen, publiko orokorrari edegitako eremuan, izandako bisitari kopuru handia azpimarratu dau San Vicentek. Milaka lagun hurreratu dira egunotan gune horretako erakusmahaiak ikustera, eta berbaldi eta tailerretan parte hartzera. Euskal Encounterrek Openguneko prestakuntza eskaintzea indartu egin dau. Aurten gune horretan kokatutako enpresek aurreko urteetan baino bisita gehiago jaso ditue.

Aurrekontu murrizketea egon arren, garrantzi eta neurri honetako batzarra egin ahal izatea bera, kalidade goreneko eskaintzeagaz, gainera, arrakastea dala azpimarratu dau San Vicentek. Bere esanetan, Euskaltelen eta euskal erakundeen konpromisoa ezinbestekoak dira Euskal Encounterra nazinoarteko erreferente izaten segiduteko.


HiCookieren munduko errekorra

HiCookiek, overclocking-aren mito gazteak, errekorra lortzeko sufridu egin behar izan eban. Bere ekipamenduaren tenperaturae zero azpitik 130 gradutara hoztu behar izan eban egonkor mantendu ahal izateko, prozesadorearen gehiegizko jarduerak ez eian makinea erre. Pi zenbakian oinarritutako miloe bat kalkulu matematiko egitea zan probearen funtsa. Makina izozteko edo sistema bertan behera geratzeko arriskua izan eban, eta hainbat saiakeretan huts egin ostean, 5,453 milareneko denprea lortu eban, bere aurreko errekorra baino 47 milaren gitxiago hain zuzen be.

Overclocking modalidadeak ordenagailuen errendimendua hobetzea dau helburu, frekuentzia moduko baloreak handituz. Beti be, tresnak nitrogeno likidoagaz (-196 gradutan) eten barik hoztu behar dira, makinak su ez hartzeko. Errekorra lortzeko Intel i7 prozesadore bat erabili eban HiCookiek, Haswell plataformadun 4770k modeloagaz, Gigabyte Z87X-OC plakaduna.

HiCookieren munduko errekorraren bideoa ikusteko: http://bit.ly/1cdP2wY

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu