Donostiaren suntsiketearen ganeko ikastaro bi antolatu ditu EHUk abuztuan
2013-08-02 13:00 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeak udako ikastaro bi eskainiko ditu abuztuan, Donostia uriaren Erreketea, Suntsipena eta Berreregitearen Bigarren Mendeurrena dala eta. Ikastaroak gomuta-ekitaldien egitarau akademikoaren barruan antolatu ditu Donostiako Udalak, EHUgaz batera.
Euskal Herriko Unibersidadeak udako ikastaro bi eskainiko ditu abuztuan, Donostia uriaren Erreketea, Suntsipena eta Berreregitearen Bigarren Mendeurrena dala eta. Ikastaroak gomuta-ekitaldien egitarau akademikoaren barruan antolatu ditu Donostiako Udalak, EHUgaz batera.
Fito Rodriguez izango da lehenengo ikastaroaren zuzendaria: Napoleon garaiko gerrak eta 1813ko Donostiako suntsiketea. Ikastaroa abuztuaren 19an, 20an eta 21ean izango da, Miramar Jauregian, euskeraz. Bigarren ikastaroak 1813. El final de la Guerra de la Independencia en el País Vasco izenburua dauka, eta Alvaro Aragon eta Jose Manuel Alaman izango dira arduradunak. Abuztuaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, leku berean, gaztelaniaz.
Izena emoteko epea zabalik dago. Argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!