Herri-kirolak, jantzea, musikea eta bertsolariak Bilboko Aste Nagusian
2013-07-29 16:42 kulturbizJai Batzordeko presidente Itziar Urtasunek Bilboko Aste Nagusiko euskal folklore eta herri kirolen egitaraua aurkeztu dau Euskal Museoan. Berrogei jardueratik gora atondu ditue. Euskal Museoa, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Bizkaiko Txistulari eta Herri Kirol, Pelota eta Arraun Federazinoen ordezkariak be bertan izan dira.
Jai Batzordeko presidente Itziar Urtasunek Bilboko Aste Nagusiko euskal folklore eta herri kirolen egitaraua aurkeztu dau Euskal Museoan. Berrogei jardueratik gora atondu ditue. Euskal Museoa, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Bizkaiko Txistulari eta Herri Kirol, Pelota eta Arraun Federazinoen ordezkariak be bertan izan dira.
Igazko harrera ona kontuan izanda, aurten be euskal jantzien topaketea antolatu dabe. Abuztuaren 20ean egingo da ekitaldia, 20:00etan, Plaza Barrian. Horrezaz gan, Aste Nagusiko egun guztietan erromeriak eta larrain jantzak antolatu ditue leku eta ordu berean. Euskal jantzak ordubete lehenago hasiko ditue, 19:00etan. Saioak abuztuaren 18an hasiko dira. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren koordinazinopean Goi-Alde (Erandio), Zerutxu (Markina), Beti Jai Alai (Bilbo, Basurtu), Gaztedi (Bilbo, Santutxu), Salbatzaile (Bilbo, Castaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua) eta Mikel Deuna (Iurreta) jantza taldeek hartuko dabe parte.
Bilboko erraldoiak eta buruhandiak, gaitetuekaz batera, kalejiran ibiliko dira goizero abuztuaren 18tik 25era arte. Abuztuaren 18an desfilea plaza Biribiletik abiatuko da, Zazpi Kaleetaraino; gainerako egunetan, Euskal Museoa izango dabe abiapuntu. Desfilea 11:00etan hasiko da egunero. Erraldoien historia ezagutu nahi izan ezkero, Euskal Museoan ikusgai dago Erraldoien Erakusketa erakusketea irailaren 8ra arte.
Bizkaiko Txistularien Elkarteko txistulariak orain 30 urte ekin eutsien goizero dianea joteari. 10:00etako dianeaz aparte, arrastietan kalejirea egiten dabe, 18:00etatik 21:00etara, Zazpi Kaleetatik.
Abuztuaren 25ean txistu soinuak izango dira nagusi 13:00etatik aurrera Plaza Barrian, Bilboko Txistulari Alardea egingo da eta. Niko Etxart da aurtengo konbidadu berezia. Aurreko urteetan lez, Euskal Herriko Txistulariek, San Anton Abesbatza eta Beti Jai Alai Dantza Taldea arituko dira Bilboko Txistularien Bandegaz.
Aurten be, egunero bertso-saioak egonmgo dira Santiago plazan. Saioak 13:00etan hasiko dira, hilaren 21koa izan ezik, orduan bertso-bazkaria egingo dabe-eta, 14:00etan. Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Jone Uria ibiliko dira kantuan, besteak beste.
Pelotazaleen egitarau ederra daukie aukeran: 2013ko Aste Nagusiko Pelota Txapelketea (Esperanza frontoia), Pelota eta Pala Txapelketa Profesionalak (Bizkaia frontoia) eta Zesta Punta Txapelketa Profesionala (Club Deportivo frontoia). Esperanza Frontoian, ganera, pelota tailerrak antolatu ditue abuztuaren 19, 20, 21, 23 eta 24an.
Bilbao Hiria XXXVI. Estropadea Aste Nagusiko lehenengo domekan jokatuko da, abuztuaren 18an, 12:30ean. Bilboko konparsek arrantza tailerrak prestauko ditue.
Herri-kirolen erakustaldi eta txapelketak Arenalean egingo dirta, abuztuaren 21etik 24ra. Artzain-txakurren erakusketeak edegiko dau egitaraua 21ean. Ostean, emakumezko trontzalariek erakustaldia eskainiko dabe, eta Oskar Perezek eta Ousmane Drame txinga desafioa egingo dabe. Aiako Izeta III eta Ondarroako Urruzono harri-jasotzaileek be desafioa egingo dabe. Eguenean, Urrezko Aizkorako kanporaketa egingo da, eta barikuan, idi-probak izango dira. Abuztuaren 24an, Euskal Herriko Lasto Botate Txapelketea eta Iparraldeko jokoen erakusketea egingo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!