Ume eta helduentzako 23 kale antzerki emonaldi, Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2013-08-01 15:31   Kulturea

Hogeita hiru kale antzerki emonaldi eskainiko ditue aurten Bilboko Aste Nagusian. Arriaga Plazea eta Gas Plazea izango dira eszenatokiak, abuztuaren 17tik 25era bitartean. Euskal Herriko eta kanpoko 16 konpainiak ekarriko ditue Bilbora euren lanik barrienak. Ume eta helduentzako egitaraua atondu dau Bilboko Udalak.

Hogeita hiru kale antzerki emonaldi eskainiko ditue aurten Bilboko Aste Nagusian. Arriaga Plazea eta Gas Plazea izango dira eszenatokiak, abuztuaren 17tik 25era bitartean. Euskal Herriko eta kanpoko 16 konpainiak ekarriko ditue Bilbora euren lanik barrienak. Ume eta helduentzako egitaraua atondu dau Bilboko Udalak.

Arriaga Plazan nagusientzako saioak egingo dira, 13:30ean eta 21:30ean; umeenak, ostera, Gas Plazan, 19:30ean hasiko dira. Antzezlan gehienek testua baino musikea, akrobaziak eta kinuak ditue ardatz, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez. Ganera, testua daukien lanek sinu bidezko interpretea eukiko dabe.

Euskal Herriko Malas Compañías eta Gaitzerdik edegiko dabe Arriaga Plazako egitaraua, hilaren 18an. Lehenengoak Orsai zirkuko tekniketan oinarritutako lana eszenarauko dau, eta Gaitzerdik, Suz. Gaitzerdik saio berezia egingo dau, konpainiaren 25. urteurrena ospatzeko sortu dabe-eta Suz.

Helduentzako ganerako hitzorduak ondokoak izango dira: abuztuak 19an, The Little men (Sterenn) eta Starfatal (Los 2Play); hilak 20an, Controlled Falling project (This side up); 21ean, Patas arriba (Tiritirantes) eta Rêves d’eté (Circo Pitanga); 22an, Shake, Shake, Shake!; 23an, Do not disturb (Vaiven Circo); 24an, Classicool (Bowjangles); eta 24an, La vida en B (Trapu zaharra).

Zortzi emonaldi eukiko ditue aukeran umeek. Maintomano konpainik La parejita ekarriko dau hilaren 18an, Gas Plazara. Hurrengo egunetan ikuskizun bana izango da; 19an, Txintxilintxin Bakea Egin (Kiki, Koko eta Moko); 20an, The little men (Sterenn); 21ean, Txoborroren mundo majikoa (Txoborro magoa); 22an, Rêves d’eté (Circo Pitanga); 23an, Lore Power (Eidabe); 24an, Hankaz gora (Tiritirantes); eta, 25ean, amaitzeko, Zoozoom (Markeliñe).

Saio guzti-guztiak debalde izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu