'Astroen izenak' araua argitaratu barri dau Euskaltzaindiak
2013-07-29 12:59 Euskerea berbagaiMunduko leku-izen nagusiak arautu ostean, Euskal Herriaz haragoko toponimia nagusia amaitzeko, gure planetaz kanpoko lekuen izenak, astroen izenak, jorratu ditu Euskaltzaindiak.
Munduko leku-izen nagusiak arautu ostean, Euskal Herriaz haragoko toponimia nagusia amaitzeko, gure planetaz kanpoko lekuen izenak, astroen izenak, jorratu ditu Euskaltzaindiak.
Astronimia toponimiaren atalik ezezagunetakoa da, hain zuzen be, guregandik urrunen dagozan izenez arduratzen da eta, azaldu dabe Akademiako iturriek.
Halan, adibidez, arauturik gelditu da Pluton planeta nanoaren sateliteetako bat Karon dala euskeraz (Charon frantsesez eta Caronte gaztelaniaz), edo zodiakoko konstelazinoen izenetako bat Pisces dala eta ez Piscis, edo Pertseidak izar iheskorrak izendatzeko Done Laurendiren malkoak tradizinozko izentapen kristaua be badala. Hori danori Euskaltzaindiak plazaratu barri dauen 173. arauak jaso dau.
Bost arlo nagusitan banatu dabe araua: Planetak eta planeta nanoak, Sateliteak, Izarrak eta konstelazinoak, Nebulosak eta galaxiak, eta Asteroideak, kometak, izar iheskorrak eta beste. Arlo horreetako bakotxean, izendegiaz gan (astro-izenen zerrenda eleaniztunak, danetara 355 astro-izen) izen horreen atzean dagozan erispideak be zehaztu dira, zerrendetan agiri ez diran bestelako astro-izenekaz zelan jokatu daitekeen erakustearren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!