PreZinebik hainbat film eskainiko ditu zemendiaren 4tik aurrera

Bizkaie! 2011-10-18 15:26   Barriak

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizinoaren aurreko PreZinebi izeneko programea aurkeztu dabe. PreZinebi zemendiaren 4an hasi eta 11n amaituko da, festibala bera abiatzeaz batera. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak aurkeztu eben ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Musika hizpide, musika lanbide' Euskadiko Soinuak jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2011-10-18 14:15   Musikea

Euskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.

Zinema Euskeraz programeak 40.000 ikusletik gora izango ditu EAEn

Bizkaie! 2011-10-18 13:02   Barriak

Aurtengo ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletako 40.000 ikasle inguruk hainbat pelikula ikusiko ditue euskeraz, Zinema Euskeraz programeari esker. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Zinema Euskeraz; egitasmoaren helburua herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da. Eskoletako emonaldiez gan, beste jarduera batzuk be abiatu dira

Zientzien Errusiar Akademia eta UPV/EHU alkartu egingo dira Errusia-Espainia Biltzarra ospatzeko

Bizkaie! 2011-10-18 12:06   jardunaldiak

Urriaren 18an, Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultadean Herriak, Erregioak eta Estaduaren Batasuna: Espainia eta Errusia Aldebiko Nazinoarteko Biltzarra egingo da. Topaketa hau irailaren 29an Moskun, Zientzien Errusiar Akademiaren egoitzan egindako bilerearen jarraipena izango da, eta bi kulturak alkarri hurreratzea izango dau helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Frankfurteko Azokatik pozik etorri da Etxepare Institutua

Bizkaie! 2011-10-18 11:00   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuko arduradunak Frankfurteko Liburu Azokatik etorri barri dira, eta egotaldiaren ganeko balorazino ona egin dabe. Mari Jose Olaziregi Euskera Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariaren bitartez hainbat ekitalditan parte hartu eban Etxeparek, urriaren 12tik 16ra bitartean.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak Gpuntua Telebista abiarazo dau, Sareko ikus-entzunezkoen txokoa

Bizkaie! 2011-10-18 10:52   Bertsolaritzea

Telebista atala sortu barri dau 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolakuntzeak, eta txapelketearen harira sorturiko hainbat ikus-entzunezko eduki landuko ditu webgunean. Sareko telebista formatuan jaio da Gpuntua TB barria, eta txapelketea amaitu bitartean Gipuzkoako bertsogintzearen eta txapelketearen inguruko hainbat ikus-entzunezko sareratuko dira astez aste.

Nafarroako Filmotekeak bat egingo dau Home Movie Day egunagaz

Bizkaie! 2011-10-17 17:19   Barriak

Nafarroako Filmotekeak bat egingo dau bihar, martitzena, urriaren 18an, Home Movie Day egunagaz; esangura horretan, Nafarroako film-ondareko ale batzuk emongo ditu, danak azken hilebeteotan berreskuratutakoak. Zinemagile afizionatuek 1940tik 1980ra grabautako zatiak dira.

Karim Nimri: 'Medikuek jentea osasuntsu eukitearren kobrau beharko leukie, ez gaixoak osatzearren'

Zigor Aldama 2011-10-17 15:52   Bidaide

Karim Nimri (Bilbo, 1973) Txinako kulturea irakasle baten eskutik ezagutzeko asmoagaz etorri zan Txinara. Gaur egun, bilbotarraren helburu nagusia gorputzaren orekea lortzea da, hori da-eta txinatar medizina tradizionalaren oinarria, eta natureagaz bat eginez bizitea bere bai. Nexus China egitasmoa dauka orain eskuartean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea Irunen egingo da zemendiaren 26an

Bizkaie! 2011-10-17 15:45   kulturbiz

2011ko zemendiaren 23an amaituko da izena emoteko epea. Bertan, txapelketa egunean eta lekuan, pagauko dira izen-emoteari eta bazkariari jagokezan kuotak. Interesatuek lau modu nagusi izango ditue izena emoteko orria eskuratzeko, besteak beste, LUMA aldizkariaren bitartez zein Interneten www.xedera.com helbidean.

Historia Zinemaren bidez XIV jardunaldiak Gasteizen

Bizkaie! 2011-10-17 14:25   Barriak

Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, urriaren 18an, 19:00etan, hasiko dira Historia Zinemaren bidez XIV. jardunaldiak Euskalerriaren Adiskideen Alkartean (General Alava, 5) Gasteizen. Edizino honetako ardatz nagusia Italia Faxistea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Kolonbia hurre-hurretik ezagutzeko aukerea, egunotan, Getxon

Bizkaie! 2011-10-17 12:24   jardunaldiak

Kolonbiari buruzko jardunaldiak egingo ditue Getxon, urriaren 17tik 29ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren Liburutegiak, topaleku programearen barruan. Ekimenaren helburu nagusia da hainbat udalerritan presentzia handia dauken etorkinen kulturea zabaltzea, eta bertoko liburutegi zerbitzuak eurei ezagutarazotea. Aurreko urteetan Bolivia eta Filipinak izan ziran protagonistak, eta aurten Kolonbia izango da ardatza.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Elhuyar Fundazinoak eskuko telefono bidez euskeraz ikasteko sistema bat aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-10-17 10:53

Elhuyar Fundazinoak Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu dau, Europako Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak babestuta eta Zipreko Neurozientzia eta Teknologia Institutuak gidatuta. Ikerketon ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko dauen eskuko telefonoetarako aplikazinoa sortu dabe, eta Elhuyar euskerazko aplikazinoaren garapenaz arduratu da.

Alaitasuna eta itxaropena nagusi, Lain taldearen 'Leihoak' disko barrian

Bizkaie! 2011-10-14 15:38   Musikea

Lain taldeak bigarren diskoa argitaratu dau, Leihoak, Elkar diskoetxeagaz. Martian sartu zan bandea Elkarren estudioetan lan barria grabetako asmoz. Hamar kantako diskoa prestau dabe, eta alaitasuna itxaropena dira nagusi bai doinuetan bai berbetan. Aurreko lanaren aldean, personalagoa eta bereziagoa dala adierazo eben aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kalearen garrasia

Bizkaie! 2011-10-14 14:07   jardunaldiak

Kalearen garrasia da AlhóndigaBilbaok taldeko katarsi horri ekiteko duen proposamena. Konbidapen bat da, alde batetik, ekimena barriro izan daigun, eta, bestetik, aintzat hartu daigun 70eko eta 80ko hamarkada erabagigarrietan gure herrialdean egoan egoerea ikuspegi multidiziplinario batetik aztertzen dauen sormena, eta, orobat, horri jarraipena egin eta oraingo egoereagaz konparetako.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Manuel Lekuona saria, Jose Antonio Arana Martijarentzat

Bizkaie! 2011-10-14 13:07   sariak-autortzak

Sari-emotea barikuan, hilaren 14an egingo da, Bizkaiko Foru Aldundian. Saria Jose Antonio Arana Martijaren alargun Maiteder Bareñok jasoko dau. Mende erdian euskal kulturea garatzen egindako lan handiagaitik emon deutso saria Eusko Ikaskuntzak euskaltzain eta musikologo gernikarrari. Arana Martija aurten hil da, apirilean, 80 urte zituala.

Leire Bilbaok eta Antxiñe Mendizabalek umeentzako liburu bana argitaratu dabe

Bizkaie! 2011-10-14 12:33   Kulturea

Umeentzako liburu bi kaleratu barri ditu Elkar etxeak, Leire Bilbaoren Oihana hirian eta Antxiñe Mendizabalen Katti beti endredatzen. Liburu biak 8 urtetik gorako irakurleentzako Kuku sailean argitaratu dira. Aurkezpena Donostian izan zan, eta bertan izan ziran liburuen ilustrazinoak egin dituen Mai Egurza eta Patxi Gallego be.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Emakumeek Egindako Zinema zikloaren XVI. edizinoa hasi barri da

Bizkaie! 2011-10-14 11:16   Barriak

Emakumeek Egindako Zinema zikloaren XVI. edizinoa hasi barri da Bilbon. Inaugurazino ekitaldian, Aizpea Goenaga zinema zuzendari, aktore eta Etxepare Euskal Institutuko buruak Simone de Beauvoir saria jaso eban. Simone de Beauvoir alkarteak eta Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Uritarrak sailak antolatu dabe ekimena. Emonaldi guztiak BBK aretoan egingo dira, urriaren 13tik 28ra bitartean.

Guggenheim Bilbao Museoaren 14. urteurrenaren atxakian, dobako sarrerea izango da astegoienean

Bizkaie! 2011-10-14 10:55   Kulturea

Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziretara egongo da zabalik

Guggenheim Bilbao Museoak 14 urte beteko ditu urriaren 19an, eta urte honeetan guztietan gizarteak emondako babesa eskertu guran, aurten be bisitariakaz ospatu nahi dau urtemugea, eta horregaitik, sarrerea dobakoa izango da astegoien osoan, urriaren 15ean eta 16an, hain zuzen be.

IV. Agurrik gabeak Durangon, burrukalari antifaxisten omenez

Bizkaie! 2011-10-13 18:09

Urriaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Durangoko Santa Ana plazan (euria balitz, San Agustin Kultur Gunean), aurreskua eta lore-eskaintzaren ostean, Jose Martin Txotxe Anduezak zuzendutako Lurra astinduz antzezlana eskainiko dau Karrika Antzerki taldeak.