Martxan da Zallan Ikasnabar 2013 Hezkuntza Edegiaren eta Teknologiaren VI. Nazinoarteko Biltzarra

Bizkaie! 2013-07-09 11:37   jardunaldiak

Ikasnabar 2013 jardunaldiak heziketa eta teknologia arloko makina bat aditu batuko ditu Zallan hilaren 9tik 11ra bitartean hezkuntza edegia eta teknologia gaiak lantzeko. EHUko Gorka J. Palazio, Inmaculada Maiz eta Carlos Castaño ikertzaileek antolatu dabe topaketea.

Hiru gai nagusi jorratuko dira egunotan: on-lineko Ikastaro Masibo Edegiak (MOOC), Ikasketa Personalerako Inguruak (PLE) eta Ikasteko Edukien Kudeaketa Sistemak (LCMS). Heziketa eta teknologian adituak diran hainbat ikertzaile eta irakasle izango dira bertan, esaterako, Yannick Warnier, Ana Landeta, Rick Shepherd, Rosabel Roig, Julio Cabero eta Svet Ivantchev.

Hezkuntza edegiaren inplikazinoak eta ikasteko metodologien eraldaketea azaltzea, eLearning praktikarik egokienak ezagutzea eta eLearning ikastaroetarako edukiak hobetzen ikastea dira, antolatzaileen arabera, biltzarraren helburu nagusiak. Azkenengo urteetan, eLearning plataformak nazinoarteko garapen handia lortu dabe. Interneteko teknologiekaz irakaskuntza-ikaskuntza inguruneetako etekinetan eta trebakuntzan sakontzeko aukerea izango dabe biltzarreko parte-hartzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu