Gaur hasi dira Baionako Udako Ikastaroak

Bizkaie! 2013-07-10 13:00   jardunaldiak

UEUren 41. Udako Ikastaroak Eibarren hasi ziran garagarrilaren 1ean eta Baionako hitzorduen ondoren, Eibarren izango dira barriro ikastaroak eta, azkenik, Iruñean.

Baionako IUTren egoitzan (Baiona Ttipian kokatua dagoan Gaztelu Barrian dago IUTen egoitzea. St. Andre auzoan, izen bereko eleizaren parean, Gazteluaren oinetan Paul Bert eta Arsenal plazak dagoz. Gaztelura igon, harresiko arkua pasau eta eskuineko eraikin zurian dagoz gelak; sarrerea albo batetik egiten da) honako ikastaroak eskainiko ditue datozen egunotan:

- Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen (Garagarrilaren 10ean eta 11n).

- Euskal Haur Literaturaz zer dakigu? (Garagarrilaren 10ean eta 11n).

- Euskal Mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura (Garagarrilaren 10ean eta 11n).

- Ekintza kultural baten ebaluaketa (Garagarrilaren 11n eta 12an).

- Coaching-erako sarrera (Garagarrilaren 10ean eta 11n).

- Elikadura burujabetza eta Agroekologia (II): nekazaritza iraunkorrean sakontzen (Garagarrilaren 10etik 12ra).

- Emozinoak eta norberaren gaitasunak lantzen (Garagarrilaren 10ean eta 11n).

UEUren 41. Udako Ikastaroak Eibarren hasi ziran garagarrilaren 1ean eta Baionako hitzorduen ondoren, Eibarren izango dira barriro ikastaroak: Academic SEO: zure lan akademikoen ikusgarritasuna hobetzeko estrategia (Garagarrilak 15-16 - 10 ordu), Irakats- eta ikaste-prozesuak aberasteko aholku erraz eta egingarriak (Garagarrilak 17-18 - 12 ordu), Heziketa emozionala genero ikuspegitik (Garagarrilak 17-18 - 12 ordu), Ondare industriala eta parte-hartzea: eredu zaharrak, paradigma berriak (Garagarrilak 15-17 - 16 ordu), Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn (Garagarrilak 17-18 - 10 ordu), Fantasia bideratuak: errealitatea ikusteko modu ezberdin bat (Garagarrilak 15-16 - 12 ordu) eta Hondakinen tratamendua eta kudeaketa (Garagarrilak 15 - 5 ordu).

Era berean, ondoko jardunaldiak izango dira Eibarren: Matematikari Euskaldunen I. Topaketak (Garagarrilak 18 - 10 ordu) eta Pedagogia I. Topaketak: nola lortuko dugu Euskal Herrian eskola inklusiboa? (Garagarrilak 19 - 5 ordu).

Ikastaroak jarraitzeko klik egin hemen:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu