Francisco de Zurbaranen 'Ama Birjinea umetan, lotan' aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2013-07-10 17:52   Kulturea

Obra konbidadu barria ikusgai dago daborduko Bilboko Arte Museoan, Francisco de Zurbaranen Ama Birjinea umetan, lotan pinturea, hain zuzen be. Irailaren 15era arte egongo da museoko bederatzigarren aretoan.

Obra konbidadu barria ikusgai dago daborduko Bilboko Arte Museoan, Francisco de Zurbaranen Ama Birjinea umetan, lotan pinturea, hain zuzen be. Irailaren 15era arte egongo da museoko bederatzigarren aretoan.

Artelana aurkezteko ekitaldian egon dira Javier Viar Arte Eder Museoko zuzendaria, Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kultura diputadua, Borja Baselga Banco Santander Fundazinoko zuzendari-kudeatzailea eta Javier Novo museoko bildumen saileko burua.

Francisco Zurbaran (1598-1664) pintore espainiarrak 1630-1635 urteen artean egin eban Ama Birjinea umetan, lotan olio-pinturea. Zurbaránen hainbat pintura ditu Bilboko Arte Ederren Museoak, tartean: Alexandriako Santa Katalina, Turingiako Santa Isabel eta Ama Birjinea Jesus umeagaz.

Ama Birjinea umetan, lotan Banco Santander Bildumako obrarik enblematikoenetakoa da. Zurbaránek erretratu-egile lez eukan gaitasuna erakutsi eban. Zurbaránen artelanagaz batera, garai haretako maisu eta eskola handien pieza esanguratsuak dagoiz ikusgai, besteak beste, Herrera Zaharra, Orrente, Ribera, Murillo, Carreño, Ribalta, Roelas eta Castellóren lanak.

Obra Konbidadua programae 2001ean ipini zan martxan, beste erakunde batzuek aldi baterako lagatako artelanak erakusteko asmoz. Urteotan 49 obra aurkeztu ditue. Lanon egileen artean izan dira Berruguete, Morales, Van Dyck, Tintoretto, Artemisia Gentileschi, Canaletto, Fortuny, Monet, Sorolla, Picasso, Chillida, Hockney, Freud, Rubens, Turner, Magritte edo Friedrich.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu