Sharrie Williamsek abiatuko dau Getxoko XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia, garagarrilaren 18an

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-09 15:30   Musikea

Jazz doinuen oihartzuna oraindino herrian dagoala, XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia aurkeztu dau Getxok. Garagarrilaren 18tik 20ra bitartean bluesak hartuko dau Biotz Alai plazea. Sharrie Williams, Dana Fuchs eta Charlie Mussewhite dira nagusi aurtengo kartelean.

Jazz doinuen oihartzuna oraindino herrian dagoala, XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia aurkeztu dau Getxok. Garagarrilaren 18tik 20ra bitartean bluesak hartuko dau Biotz Alai plazea. Sharrie Williams, Dana Fuchs eta Charlie Mussewhite dira nagusi aurtengo kartelean.

Prentsaurrekoa Bilboko BBK Salan egin dabe, eta bertan izan dira BBK Fundazinoko Gorka Martinez, Iñaki Elorriaga jaialdiko zuzendaria, Getxoko alkate Imanol Landa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gonzalo Olabarria.

Getxo udan pil-pilean dagoala esan dau Imanol Landa alkateak; jazz jaialdia amaitu barri, laster dator bluesa, eta irailean, folka. Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak ibilbide luzea daukala nabarmendu dau, izan be 25 urte beteko ditu aurten. Estadu espainiarreko jaialdi beteranoena da, ganeratu dau Iñaki Elorriagak.

Aurrekontuak beherakadea izan badau be, kalidadeari eutsi deutsagu, antolatzaileen arabera. Ez da izan erraza egitaraua osotzea, baina kartel anitza izango da, azaldu dau Elorriagak. Garagarrilaren 18an abiatuko da jaialdia, Sharrie Williams & The Wiseguys taldearen eskutik. AEBetako musikea, estaduz estadu, eskainiko dau Williamsek, blues musikea gospela, soula eta rockagaz nahastauta.

Hilaren 19an, Dana Fuchs eta bandeak Bliss Avenue disko barria aurkeztuko dabe. Igaz be Getxora etortekoa zan, baina aita hil, eta kontzertua bertan behera itxi behar izan eban. Zuzeneko indartsuak eskaintzen ditu Fuchsek, eta zuria izan arren, ahots indartsua dauka, jaialdiko zuzendariak azpimarratu dauen lez.

Eta, 20an, zapatuan, Charlie Mussewhite eta Cedric Burnside izango dira nagusi Biotz Alaiko eszenatokian. Mississipiko bluesmanak bide luzea egin dau bluesaren munduan, 20 diskotik gora argitaratu ditu, eta makinatxu bat musikarigaz batera jo dau, berbarako, The Rolling Stonesegaz. Bigarrenez joko dau Getxon, 1995ean be bertan izan zan eta. Cedric Burnside gitarra-jole, perkusionista eta kantaria zapatuko artista konbidadua izango da.

Urtero lez, The Piper´s Irish Pub berton egindako musikearen eszenatoki bihurtuko da. Zapatuan, Getxoko Los Brazos hirukoteak joko dau, 23:00etatik aurrera.

Sharrie Williams, Dana Fuchs eta Charlie Mussewhiteren emonaldiak Biotz Alai plazan izango dira, 21:00etan. Sarrerea 6 eurokoa da. The Piper´s Irish Pubeko sarrerea doban da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu