EHUko ikertzaile bat Silicon Valleyra (AEB) joango da, YUZZ proiektuaren saria jaso ondoren
2013-07-10 17:57Gorka Puente EHUko Informatika Fakultadeko ikertzailea eta Onekin taldeko kidea Silicon Valleyra (AEB) joango da datorren astean, Banesto Fundazinoak sustatutako YUZZ programeak aukeratuta.
Gorka Puente Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Informatika Fakultadeko ikertzailea eta Fakultade horretako Onekin taldeko kidea Silicon Valleyra (AEB) joango da datorren astean, Banesto Fundazinoak sustatutako YUZZ programeak aukeratuta. Oinarri teknologikodun ideiak dituen gazteen talentua saritzen dauen lehiaketa honek, danetara, Espainiako 33 gazte aukeratu ditu Google edo Facebook lako multinazionalek egoitzak dituen tokira joateko.
YUZZ programea 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta enpresa-ideia eta -proiektuen mintegi lez sortu da. Programeak irauten dauen zazpi hileko aldian, lehiaketa honek talentu barrien esku jarten ditu beharrezko euskarri eta laguntza guztia eta eremu eta material egokiak, aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna errazteko.
Gorka Puente Yoikee proiektuagaz aurkeztu zan lehiaketara. Aukeratutako hiru euskal gazteetako bat izan da Puente. Hainbeste parte-hartzaileren artean hautatua izateak bultzada handia emon deutso egin dodan lan guztiari. Askotan dudak sortzen jatzuz negozio-ideia edo -ereduari buruz, eta, holako balorazino positibo bat jasoteak asko laguntzen dau aurrera jarraitzeko, esan dau EHUko ikertzaile gazteak.
Yoikee proiektu saritua on line tresna bat da, eta tresna horrek enpresen gaitasuna hobetzen dau beren langileen ezagutza eskuratu, indartu eta errentagarri bihurtzeko. Horretarako, Yoikeek wikien egiturea (edozein erabiltzaileri orrialdearen edukia aldatzeko aukerea emoten deutson weba, Wikipediaren antzera) sortzea ahalbidetzen dau, ideiak edo kontzeptuak modu bisualean irudikatzen dituan mapa mentala edo diagramea erabilita.
Gorka Puente informatikako injinerua eta doktorea da, eta lehiaketa honek emoten deutson aukerea aprobetxauko dau etorkizunera begira kontaktu onak lortzen saiatzeko.
Silicon Valleyn egon eta gero, irailetik aurrera, beste bi kide gehituko dira Yoikee proiektura: Sandy Pérez eta Cristobal Arellano.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!