Jose Inazio Lasa, Antton Kazabon eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren lliburu bana kaleratu dau Ereinek

Bizkaie! 2012-05-04 13:18   Kulturea

Erein argitaletxeak Jose Inazio Lasaren Denboraren hosto artetik poema liburua, Antton Kazabonen Ai, Ximun, Ximun! umeentzako narrazinoa eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren Behorraren ondarea liburuak aurkeztu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Erlijinoak ardatz hartuta abiatuko da Filosofiari eta zientzia politikoari buruzko zikloa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

Bizkaie! 2012-05-04 12:31   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Erlijioak: antxinako lengoaiak / aro barriak izenburupean antolatu dituan lau topaketetako lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 7an. Topaketen helburua, erlijinoen bilakaereari buruzko eztabaida eta gogoeta foro izatea da.

Edo! argitaletxe barriak bost liburu kaleratuko ditu udagoienean

Bizkaie! 2012-05-04 12:07   Kulturea

Argitaletxe barria aurkeztu dabe, Edo!, independentea, autofinantzatua eta borondatezko lanean oinarritukoa. Talde eragileak urte bi emon ditu proiektua prestetan, eta udagoinean argitaratuko ditu lehenengo lanak.

Junes Casenave-Harigilek 'Xiberoko antzertia edo pastorala' aurkeztu dau Maulen

Bizkaie! 2012-05-04 11:00   kulturbiz

Junes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainak Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu eban apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean.

'Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra' nazinoarteko poesia jaialdia aurkeztu dau 2012 Fundazinoak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-03 15:54   jardunaldiak

Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdiak mundu osoko 50 poeta batuko ditu Donostia, Gasteiz eta Bilbon bagilaren 7tik 10era bitartean. Eusko Jaurlaritzak 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimena garatzeko sortutako 2012 Fundazinoak antolatu dau festibala.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskaltzaindiak 'Anaitasuna' aldizkariaren Interneteko bilatzailea hobetu dau

Bizkaie! 2012-05-03 15:49

Euskaltzaindiak Anaitasuna aldizkariaren Interneteko hemerotekan aldaketa batzuk egin ditu, eta bilatzaile barritua gehitu. Bilatzaile barri horrek aldizkariaren katalogoan egindako azken hobekuntzak aprobetxetan ditu, eta ondorioz, aldizkarietako artikuluen bilaketak hobeto egingo dira, besteren artean eremuka egin ahal izango diralarik.

Hamabi bertsolari batuko ditu 28. Udabarriko Bertso Saioak programeak Santutxun

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-03 15:38   Bertsolaritzea

Punta-puntako hamabi bertsolari izango dira Udabarriko Bertso Saioak programan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus. Santutxuko Bertso Eskolearen eta Bilboko Udalaren ekimenak 28. edizinoa izango dau aurtengoa.

Inbersinorik onena hezkuntzea dala aldarrikatu dabe Euskal Eskola Publikoko arduradunek

Dabi Piedra Robledo 2012-05-03 15:27

Eskola publikoa gizarte osoaren ardurea dala eta herritar guztien artean eregi behar dala be azpimarratu dau BIHEko kide Josu Etxaburuk.

Herrien arteko VII. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2012-05-03 11:37   Bertsolaritzea

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Portugaleteko Folklore Azokeak 40 artisau batuko ditu astegoienean

Bizkaie! 2012-05-03 11:11   Kulturea

Aurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan da 2012ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2012-05-02 18:26   Bertsolaritzea

Martxan dagoz herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak; lehenengo saioak eguaztenean, hilaren 2an, hasi dira. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukerea eukiko dabe ume eta gaztetxuek, maila bitan banatuta, adinaren arabera: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Finala bagilaren 16an izango da, Aguraineko Harresi aretoan.

Magia ikuskizun ugari Txurdinaga eta Otxarkoagako VIII. Magia Topaketetan

Bizkaie! 2012-05-02 15:49

VIII. Magia Topaketak barikuan, maiatzaren 4an, hasiko dira Bilboko Otxarkoaga-Txurdinaga barrutian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Aurten, ganera, egun gehiago ditue topaketek, izan be maiatza osoa hartuko dabe 16 ikuskizunen emonaldiek.

Eszenatoki barria ganbera-musika kontzertuen XIII. Eleizetan Jaialdian: San Juan Ergoien baseleizea

Bizkaie! 2012-05-02 15:43   Musikea

Egitarauari jagokonez, esperientzia eta kalidade handiko musika taldeen eskutik dator aurten XIII. Eleizetan. Danetara 5 kontzertu izango dira. Asteon, maiatzaren 5ean izango da lehenengoa; iluntzeko 20:00etan Boroako San Pedro baseleizan, Método Cardiofónico izenburua dauen German Diazen ikuskizun barria.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Astegoienean abiatuko da Barakaldon aurtengo Eskualdetako Bertsolari Txapelketea

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-02 15:10   Bertsolaritzea

Aurtengo Eskualdetako Bertsolari Txapelketan 63 bertsolarik hartuko dabe parte, zortzi taldetan banatuta. Saioak maiatzean eta bagilean egingo dira; lehenengoa, hilaren 5ean, Barakaldon. Aurton be, txapelketea online segidu ahal izango da, www.bizkaikotxapelketea.biz webgunean.

Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoak Hazi Hezi aldizkaria aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2012-05-02 14:49

Helburua, umeek —personek— euren nortasuna garatu deien tresnak eskaintzea izango da, persona autonomo, solidario eta kritikoak sortzen laguntzea, euren behar emozional, fisiko eta psikologikoak asetzeko.

Atal berezia euskal zinemarentzat Bruselako Film Laburren Jaialdian

Bizkaie! 2012-05-02 12:46   Barriak

Basque Country Specials izenburupean, euskal zinemagintzeak saio berezi bi izango ditu aurten Bruselako Film Laburren Jaialdian: astelehenean, 16:00etan, eta eguaztenean, maiatzaren 2an, 21:00etan. Danetara, sei izango dira emongo dituen euskal film laburrak, zuzendari barri nahiz eskarmentudunek sortutakoak.

'Musika dibertigarria da' zikloak lau didaktiko eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2012-05-02 12:26   Musikea

Musika dibertigarria da programea barikuan, hilaren 4an, abiatuko da Bilboko Barrainkuako udaltegian. Didi Jazzek eskainiko dau egitarauko lehenengo emonaldia, 20:00etan. Umorez ganezka, Didi Jazzek bluesaren eta jazzaren jatorriaeta gaur egunera arteko bilakaerea azalduko ditu, eta sasoi bakotxeko kantak joko ditu.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak kultur jarduerak proposatu ditu zine programazinoaren osogarri

Bizkaie! 2012-05-02 11:42   Barriak

Bilboko Berreginen Museoaren Izaki FANTastikoak izeneko bisita-tailer programea; fantasiazko eta bildurrezko film mitikoen 35 kartel jasoten dituan Fant: I love clicks erakusketea; eta Irudi idiliko gitxiago! Zatarkeria, bildur eta nazka gehiago! lelopeko erakusleiho lehiaketea dira jarduera aitagarrienak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lehenengo geldialdia Bucarest, bigarrena Madril. Aurten bai, aupa mutilek!!!

Angel Dominguez 2012-05-02 11:03   Begi betegarri