'Narrazioak eta olerkiak 2012' liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2013-07-08 11:58   Kulturea

Narrazioak eta olerkiak 2012 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak deitutako 2012ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.

Narrazioak eta olerkiak 2012 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak deitutako 2012ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak urtero deitzen dabe lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dabe liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gan, euren artean irakurketa indartzea dabe helburu nagusi sariok.

2012an, ondokoak izan ziran irabazleak: Izar Foroni, Iñaki Arizmendi, Uxue Imaz, Garazi Mugarza, Markel Txasko, Maialen Akizu, Eider Perez eta Maialen Elortza. Accesita irabazi eben Nerea Urrestillaren, Ana Zubiaurreren, Olatz Erkorekaren eta Jon Foruriaren lanak be argitaratu dira liburuan.

Epaimahaikideak honako honeek izan ziran: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza, B mailan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu