Garagarrilaren 18an Matematikari Euskaldunen I. Topaketea egingo dabe, Eibarren

Bizkaie! 2013-07-08 18:13   jardunaldiak

Eibarko Markeskoa Jauregiak Matematikari Euskaldunen I. Topaketea hartuko dau garagarrilaren 18an, Udako Euskal Unibersidadeko (UEU) Matematika sailak antolatuta. Matematikariek alkarren barri izatea, esperientziak partekatzea eta euren arteko sarea antolatzea da topaketearen helburu nagusia.

Eibarko Markeskoa Jauregiak Matematikari Euskaldunen I. Topaketea hartuko dau garagarrilaren 18an, Udako Euskal Unibersidadeko (UEU) Matematika sailak antolatuta. Matematikariek alkarren barri izatea, esperientziak partekatzea eta euren arteko sarea antolatzea da topaketearen helburu nagusia. Matrikulea egiteko epea garagarrilaren 15ean amaituko da.

Lehenengo topaketea danez, antolatzaileek ez dabe gai zehatz bat aukeratu, matematikari bakotxak bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukerea izan daian. Halanda be, aurrerantzean jardunaldi monografikoa egiteko asmoa dauka UEUk. Matematikari euskaldunak alkar ezagutu eta sarea eregiteaz gan, euren jarduera-eremuak ezagutzea eta matematikaren arloko azken joerak eta ezagutzak zeintzuk diran azaltzea dira topaketearen asmoak.

Hiru muetako jarduerak egingo ditue hilaren 18an Eibarren: berbaldi konbidadua; parte-hartzaileen aurkezpenak eta galdera-erantzun edegiak; eta mahai-ingurua. Topaketea matematika aztergai dauen edonori eta matematikearen inguruko joerak zeintzuk diran ikusi nahi dabenei zuzenduta dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu