Udal Musika Bandea eta Txistulari Bandea Bilboko publikoaren aurrean azalduko dira denporaldiari hasierea emonaz

Bizkaie! 2011-10-05 11:31   Musikea

Euskaldunako A1 Aretoan eta A3 Aretoan eskainiko diran emonaldien denporaldi barri hau (astelehen eta eguaztenetan, 20:00etatik aurrera) barrikuntza erakargarriz betetako 11 kontzertuk osotuko dabe. Zikloaren hasieran omenaldia egingo jake euskal musikako hiru klasikori: lehenengo kontzertuak Eduardo Gorosarri organu-jotzaile eta musikagilea omenduko dau gaur, hilak 5, A1 Aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kultura eta Hezkuntza Saila Facebook-en be bai

Bizkaie! 2011-10-04 18:24

Ekimen horren bitartez, urian dagozan ekitaldi guztien informazino eguneratuagoa eta berehalakoa eskaini nahi jake herritarrei, eta, era berean, papelaren konsumoa be murriztu nahi da, izan be, gaur egun hilero 22.500 agenda ataraten baitira papelean.

Bizkaian egunean 4 familia etxe barik geratzen dira. Kontua da ze gero eta gehiago izango dirala-garela...

Markues 2011-10-04 17:35   Begi betegarri

Bilboko Orkestra Sinfonikoak 90 urte beteko ditu denporaldi honetan

Bizkaie! 2011-10-04 15:55   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) denporaldi barria aurkeztu dau Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kulturari argia emanez lemapean, hainbat kontzerturen barri emon dabe prentsaurrekoan. Aurten 90. urte beteko ditu orkestreak, 2012ko martiaren 8an, hain zuzen be. Orkestrearen lehenengo kontzertua Arriaga antzokian izan zan, Armand Marsicken batutapean.

Leire Bilbaok 'Scanner' poema liburu barria dakar

Bizkaie! 2011-10-04 15:38   Kulturea

Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Scanner poema liburua aurkeztuko dau urriaren 6an, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Leire Bilbaoren bigarren poemarioa, lehenengoaren aldean, ausartagoa da gaietan eta formetan. Danetara 55 poema jaso ditu Leire Bilbao ondarroarrak sei ataletan banatuta.

Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak bere ibilbide osoa jaso dau 'Euskadi bihotzean' liburuan

Dabi Piedra Robledo 2011-10-04 15:01   kulturbiz

Ardanzak aurkezpenean azaldu dauenez, ez da memoria liburu soila, berak bizitako giro soziokultural eta politikoaren irudia baino, euskal uritar baten kontakizuna da, neure memoriatik abiatuta, zehaztu dau. Lanaren bersino bi argitaratu ditue, gaztelaniaz bata, euskeraz bestea.

Getxoko akademien euskerazko eskaintzea Interneten dago

Bizkaie! 2011-10-04 14:46

Udalak udalerriko 2 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteren familien etxetara 6.664 postal bialduko ditu, sarean ikusi ahal izateko helbideagaz, hau da, Getxon akademiak ere euskaraz. Foileto horretan 27 akademia eta euren eskaintzea agertzen dira.

Cumbia musikea sakonean ezagutzeko berbaldiak, proiekzinoak eta kontzertuak atondu ditue Bilbon

Bizkaie! 2011-10-04 14:16   jardunaldiak

Cumbia YA! jaialdia antolatu dau BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ekimenak, urriaren 13tik 15era bitartean. Musika genero horrek Latinoamerikako nortasunaren elementu nagusi lez daukan garrantzia erakutsiko dabe Bilbon, jardunaldi, mahai-inguru, hitzaldi, dokumental eta kontzertuen bitartez. Cumbiaren fenomenoa musikearen alderditik aztertzeaz gan, arlo sozio-antropologikoa be jorratuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

UPV/EHUko Kepa Korta irakasleak hizkuntzeari eta komunikazinoari buruzko lana argitaratu dau John Perrygaz batera

Bizkaie! 2011-10-04 12:55   kulturbiz

Liburuan, Kortak eta Perryk hiru ideia nagusitan oinarritutako teoria landu dabe; hiru ideiak honako honeek dira: gauzak berbakaz egiteko modu bat da hizkuntzea; erabilten doguzan adierazpenen esanahiak eta horreen bidez egiten doguzan esaldien edukiak giza asmoetatik eratorten dira; eta hizkuntzea beste faktore batzuekaz konbinetan dogu, geure komunikazino helburuak lortzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen bigarren edizinoa abiatu dabe

Bizkaie! 2011-10-04 11:58

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Interneteko Nontzeberri kultura atariak antolatu dabe Biblogari lehiaketea. Ekimenaren helburua, euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea da. Holan ba, 15 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazte euskaldunek euren bitakora zibernetikoa euskeraz sortu gura izan ezkero, euren lanak saria izateko aukerea eukiko dabe.

Lauaxeta Olerki Lehiaketearen laugarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2011-10-04 10:52   sariak-autortzak

Lauaxeta Olerki Lehiaketearen laugarren edizinoa ipini dau martxan Mungiako Udalak. Lan guztiak euskeraz idatzi behar dira, eta izenburu bera euki behar dabe, Itxasora!. Testuak aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.

R. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin dabe Euskaltzaindiak eta BBK-k

Bizkaie! 2011-10-03 18:39   Kulturea

R. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin barri dabe BBK-k eta Euskaltzaindiak. Urtero lez, modalidade bi izango dira, narrazinoa eta olerkian. Modalidade bakotxak maila bi ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. R.M. Azkue Sariek idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dau helburu nagusi. Lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko da.

Iñaki Gabilondok Euskal Kazetariak Saria 2011 jasoko dau

Bizkaie! 2011-10-03 18:26   sariak-autortzak

AVP-EKEeko Zuzendaritza batzordeak Iñaki Gabilondoren azken bost hamarkadetako ibilbide profesional garrantzitsua azpimarratu dau. Gaztetik distiratsu, Iñaki Gabilondok lan egin dauen toki guztietan errealidadea aztertzeko eta azaltzeko gaitasun handia dauela erakutsi dau.

Agosti Xaho omenduko dau Eusko Ikaskuntzak zapatuan Baionan

Bizkaie! 2011-10-03 18:02   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntzak Agusti Xaho idazle, politikari, historialari, filosofo eta hizkuntzalaria omenduko dau urriaren 8an, Baionako Euskal Museoan, haren jaiotzearen 200. urteurrena dala eta. Xaho 1811n jaio zan, Atharratzen, eta 1858an hil, Baionan. 1848ko Iraultzan nabarmendu zan, eta Gasteizera erbesteratu beharra izan eban, 1851n, Napoleon III.aren estadu kolpearen ostean.

Itxaso Araquek irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2011-10-03 15:56   sariak-autortzak

Itxaso Araque idazle donostiarraren proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketea izan dana, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zan.

Rosa Regás eta Jordi Esteva idazle katalanak, 'Eztabaidak literatureagaz' zikloko hurrengo konbidauak

Bizkaie! 2011-10-03 15:47   jardunaldiak

Rosa Regás eta Jordi Esteva idazle eta bidaiari handiak izango dira Eztabaidak literatureagaz zikloko hurrengo gonbidauak. Oraingoan, Jon Arretxe idazlea izango klkarrizketearen gidaria. Literaturea eta bidaiak izango ditue berbagai. Hitzordua urriaren 4an da, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arratierea ikasteko aukerea Igorren

Bizkaie! 2011-10-03 15:42   Euskerea berbagai

Zertu Kultur Alkartearen ekinbidez, Ganoraz Arratiako Euskara Taldearen eta Igorreko Udalaren babesagaz, Arratiera tailerrean parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea zabalik dago; horretarako azken eguna urriaren 12a izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Joseba Sarrionandiak irabazi dau saiakera arloko Euskadi Saria

Bizkaie! 2011-10-03 15:09   sariak-autortzak

Eusko Jaurlaritzeak, ohar baten bidez, epaimahaiaren erispidea errespetau arren, ez dagoala ados adierazo dau. Jaurlaritzeak ez deutso sariagaz batera doazen 18.000 euroak egileari emongo. Moroak gara behelaino artean? beharragaitik saritu dabe Iurretako idazlea.

Cristobal Aguilók egin dau Durangoko 46. Azokea iragarriko dauen kartela

Bizkaie! 2011-10-03 14:21   Kulturea

Irabazlea Cristobal Aguiló Dominguez da. Murtziarra da. Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizidade agentzia bateko lanak, freelance lanakaz buztartzen ditu. 2011n, Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu: Cartagena eta Miguelturrako (Ciudad Real) ihauterietakoak eta Badajoz eta Soriako San Juan jaietakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Galeuscak idazle galiziar, katalan eta euskaldunen onarpenean atzerapausuak ikusten ditu

Bizkaie! 2011-10-03 14:14   Kulturea

Galeusca idazle galiziar, kataluniar eta euskaldunen fedarazinoa Bartzelonan batu da asteburuan. Topaketa horretan ondoko adierazpena onartu dabe.