Hamabi bertsolari batuko ditu 28. Udabarriko Bertso Saioak programeak Santutxun

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-03 15:38   Bertsolaritzea

Punta-puntako hamabi bertsolari izango dira Udabarriko Bertso Saioak programan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus. Santutxuko Bertso Eskolearen eta Bilboko Udalaren ekimenak 28. edizinoa izango dau aurtengoa.

Inbersinorik onena hezkuntzea dala aldarrikatu dabe Euskal Eskola Publikoko arduradunek

Dabi Piedra Robledo 2012-05-03 15:27

Eskola publikoa gizarte osoaren ardurea dala eta herritar guztien artean eregi behar dala be azpimarratu dau BIHEko kide Josu Etxaburuk.

Herrien arteko VII. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2012-05-03 11:37   Bertsolaritzea

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Portugaleteko Folklore Azokeak 40 artisau batuko ditu astegoienean

Bizkaie! 2012-05-03 11:11   Kulturea

Aurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan da 2012ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2012-05-02 18:26   Bertsolaritzea

Martxan dagoz herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak; lehenengo saioak eguaztenean, hilaren 2an, hasi dira. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukerea eukiko dabe ume eta gaztetxuek, maila bitan banatuta, adinaren arabera: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Finala bagilaren 16an izango da, Aguraineko Harresi aretoan.

Magia ikuskizun ugari Txurdinaga eta Otxarkoagako VIII. Magia Topaketetan

Bizkaie! 2012-05-02 15:49

VIII. Magia Topaketak barikuan, maiatzaren 4an, hasiko dira Bilboko Otxarkoaga-Txurdinaga barrutian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Aurten, ganera, egun gehiago ditue topaketek, izan be maiatza osoa hartuko dabe 16 ikuskizunen emonaldiek.

Eszenatoki barria ganbera-musika kontzertuen XIII. Eleizetan Jaialdian: San Juan Ergoien baseleizea

Bizkaie! 2012-05-02 15:43   Musikea

Egitarauari jagokonez, esperientzia eta kalidade handiko musika taldeen eskutik dator aurten XIII. Eleizetan. Danetara 5 kontzertu izango dira. Asteon, maiatzaren 5ean izango da lehenengoa; iluntzeko 20:00etan Boroako San Pedro baseleizan, Método Cardiofónico izenburua dauen German Diazen ikuskizun barria.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Astegoienean abiatuko da Barakaldon aurtengo Eskualdetako Bertsolari Txapelketea

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-02 15:10   Bertsolaritzea

Aurtengo Eskualdetako Bertsolari Txapelketan 63 bertsolarik hartuko dabe parte, zortzi taldetan banatuta. Saioak maiatzean eta bagilean egingo dira; lehenengoa, hilaren 5ean, Barakaldon. Aurton be, txapelketea online segidu ahal izango da, www.bizkaikotxapelketea.biz webgunean.

Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoak Hazi Hezi aldizkaria aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2012-05-02 14:49

Helburua, umeek —personek— euren nortasuna garatu deien tresnak eskaintzea izango da, persona autonomo, solidario eta kritikoak sortzen laguntzea, euren behar emozional, fisiko eta psikologikoak asetzeko.

Atal berezia euskal zinemarentzat Bruselako Film Laburren Jaialdian

Bizkaie! 2012-05-02 12:46   Barriak

Basque Country Specials izenburupean, euskal zinemagintzeak saio berezi bi izango ditu aurten Bruselako Film Laburren Jaialdian: astelehenean, 16:00etan, eta eguaztenean, maiatzaren 2an, 21:00etan. Danetara, sei izango dira emongo dituen euskal film laburrak, zuzendari barri nahiz eskarmentudunek sortutakoak.

'Musika dibertigarria da' zikloak lau didaktiko eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2012-05-02 12:26   Musikea

Musika dibertigarria da programea barikuan, hilaren 4an, abiatuko da Bilboko Barrainkuako udaltegian. Didi Jazzek eskainiko dau egitarauko lehenengo emonaldia, 20:00etan. Umorez ganezka, Didi Jazzek bluesaren eta jazzaren jatorriaeta gaur egunera arteko bilakaerea azalduko ditu, eta sasoi bakotxeko kantak joko ditu.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak kultur jarduerak proposatu ditu zine programazinoaren osogarri

Bizkaie! 2012-05-02 11:42   Barriak

Bilboko Berreginen Museoaren Izaki FANTastikoak izeneko bisita-tailer programea; fantasiazko eta bildurrezko film mitikoen 35 kartel jasoten dituan Fant: I love clicks erakusketea; eta Irudi idiliko gitxiago! Zatarkeria, bildur eta nazka gehiago! lelopeko erakusleiho lehiaketea dira jarduera aitagarrienak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lehenengo geldialdia Bucarest, bigarrena Madril. Aurten bai, aupa mutilek!!!

Angel Dominguez 2012-05-02 11:03   Begi betegarri

Jokin Oregi eta Patxo Telleriaren 'LKM' antzezlanak Max saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-05-02 11:00   sariak-autortzak

LKM. Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa lanak irabazi dau euskerazko antzerki lan onenaren Espainiako Arte Eszenikoen Max saria. Jokin Oregi eta Patxo Telleria egileek domekan jaso eben saria, Madrileko Price Zirku Antzokian. Beste lan bi egozan izentauta, Galder Perezen Antartikako lorea eta Mikel Losada eta Lander Otaolaren Sekula bai.

Wayne Shorter eta Eliane Elias Getxoko 36. Jazzaldian izango dira

Bizkaie! 2012-04-30 18:19   Musikea

Wayne Shorter saxo-jotzailea eta Eliane Elias piano-jotzaile eta abeslari brasildarra izango dira aurtengo protagonistak. Horreez gan, saio nagusietan Larry Carlton, Mike Stern eta Richard Bonaren banda eta China Moses abeslaria izango dira Getxon garagarrilean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maiatzaren 2an zabalduko da XXIV. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2012-04-30 15:47   Musikea

18 eta 35 urte bitarteko gazteek, 1977ko urtarrilaren 1etik 1994ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteek, osotutako musika-talde europarrentzat da lehiaketea. Helburua taldeen lanak sustatzea eta zabaltzea da, baita estaduko eta nazinoarteko beste talde batzuekaz eszenatokian jardutea be.

Txina modearen ikur

Zigor Aldama 2012-04-30 15:13   Bidaide

Luo Zilin-ena ez da edertasun txinatar tradizionala, izan be, milurtekoetan herri honetan nagusi izan dan ereduaren antitesia be izan daiteke: 183 zentimetroko altuerea dauka, edozein gizonezko kikildu eta lotsarazoteko modukoa, landa giroko emakumeen ohiko arpegiko larruazal baltzingoa eta Angelina Joliegaz lehiatzeko moduko ezpan haragitsuak ditu ezaugarri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hau Pittu Hau Eguna, Bilboko konparsearen 25. urteurrenean

Bizkaie! 2012-04-30 11:15

25 urte euskarari bedar txarrak kentzen lelopean, maiatzaren 5erako, zapaturako, Hau Pittu Hau Eguna antolatu dau Bilboko konparseak 7 Katu gaztetzean.

Elvin Bishop, Dana Fuchs eta Joe Louis Walker, Getxo & Blues jaialdian

Bizkaie! 2012-04-30 10:51   Musikea

Getxoko XXIV. Nazinoarteko Blues Jaialdiak osotu barri dau aurtengo egitaraua. Bagilaren 21etik 23ra izango dan edizino honetan, besteak beste, Elvin Bishop jarduera luzeko artistea eta Chicagoko blues elektrikoaren erakuslea, Dana Fuchs abeslari eta konpositorea eta Joe Louis Walker bluesman ospetsua eta zenbait Grammy sariren irabazlea izango dira.

Alvaro Gilen 'Zuk zeuk egin', Guggenheim Bilbao Horma lehiaketearen bigarren emoitzea

Bizkaie! 2012-04-27 16:36   Kulturea

Álvaro Gilen Zuk zeuk egin ikusgai izango da Guggenheim museoko 103B aretoan, maiatzaren 27ra arte. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bigarren lana da artista nafarraren instalazinoa.