Aiko taldeagaz erromeria Urbian

Bizkaie! 2013-06-14 16:39   Kulturea

Aiko taldeak bagilaren 15ean, zapatuan, Urbiako zelaietan edonorentzat zabalik dagoan erromeria herrikoia ospatuko dau, bidebatez taldearen Bilgua azken diskoa aurkeztuz.

Aiko taldeak bagilaren 15ean, zapatuan, Urbiako zelaietan edonorentzat zabalik dagoan erromeria herrikoia ospatuko dau, bidebatez taldearen Bilgua azken diskoa aurkeztuz.

Musika eta jantza maisuz osotutako taldeak zuzeneko musikaz egiten dau barriro apustu, ingurune zabalean, musika garaikidez baina estilo tradizionalean jantzarako diran hogei konposizino barriz osotzen dan disko-lan barria aurkezteko. Parte hartu nahi dauenarentzat eguerdiko 13:00ean da hitzordua Urbiako zelaietan (aterpetxean).

Aizkorriko natur parkean, jai-giroan izango dan ospakizun honetara, musika eta jantza zaletu guztiak konbidauta dagoz. Antolatzaileek autobusak antolatu ditue parte hartu nahi dauenarentzat eta Bilbo, Donostia, Iruñea, Errenteri, Zarautz eta Durangotik abiatuko dira.


Autobusen urteera lekuak eta ordutegiak (Prezioa: 5 €)

- Iruñea: Hotel Tres Reyes (9:30ean).
- Bilbo: Jesusen Bihotza (9:30ean).
- Errenteri: Biteri kalea (Kutxa pareko geltokian) (9:00etan).
- Donostia: Pio XII Autobus geltokia(9:15 etan)
- Zarautz: Aritzbatalde polikiroldegia (9:30ean).
- Durango: Madalenako autobus geltokia (9:30ean).

- Itzulerea: urteerea Arantzazun, 19:00etan.


Dantzazale Eguna Durangon

AIKO Taldearen hurrengo hitzordu nagusia, urtero taldeak Dantzaldi Ibiltaria programeari amaierea emongo deutson jai nagusia izango da, bagilaren 22an; Dantzazale Eguna Durangon, zuzeneko musika eta bazkari herrikoiagaz, publiko guztiarentzat zabalik dagoan topaketa dibertigarria izango da.

Beste behin ospakizuna Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da 14:00etatik aurrera. Parte hartzeko, taldearen www.aikotaldea.com webgunean izena emon, besterik ez da egin behar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu