2011n baino % 27 ikus-entzule gehiago izan ditu aurten Fant-ek
2012-05-16 12:43 BarriakAzken 18 urteetan Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiak - Fant 2012k, % 27 ikus-entzule gehiagogaz zarratu dau aurtengo edizinoa. Danetara, 4.167 persona hurreratu dira Alondigako Golem Zine aretoetako proiekzinoetara. Igazko edizinoak 3.259 ikus-entzule izan zituan.
'Un amour de jeunesse'
2012-05-16 12:35 Zinema kritikakMia Hansen-Løve zuzendariak 15 urtegaz maitemintzen garenean zer sentiduten dan azaldu gura izan dau lan honetan. Lola Créton aktore gaztearen lana ezinbestekoa da filmeari sinisgarritasuna emoteko.
UPV/EHUk 2011an tesia irakurri daben 306 doktoreak omenduko ditu
2012-05-16 12:11Igaz, 91 tesi Zientzia Esperimentalak ezagutza-arlokoak ziran, 71 Gizarte eta Zuzenbide Zientziak; 63 Irakaskuntza Teknikakoak; 45 Osasun Zientziakoak eta 36 Humanidadeak. Horreetatik guztietatik 37 euskeraz aurkeztu zituen, hau da, % 12,09a, 2010ean baino bost puntu gehiago.
Mañariak gerra zibilaren 75. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak antolatu ditu asteon
2012-05-16 11:15Mañariako Udalak eta Gerediaga alkarteak gerra zibilaren 75.urteurrenaren harira, egitarau berezia atondu dabe asteon. Domekara arte, Mañariako kultur etxean Guda zibila Durangaldean izeneko erakusketea ikusgai egongo da.
Eñaut Larralde kantaria hil da
2012-05-15 18:23 MusikeaEñaut Larralde kantaria atzo arrastian hil zan, Baionan, gaixotasun luze baten ondorioz. Nafarroa Behereko kantaria 70eko hamarkadatik Eñaut Etxamendigaz batera ibili zan abesten herririk herri. Protesta kantak ziran nagusi euren errepertorioan.
'Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz' liburua aurkeztu dabe
2012-05-15 17:33 kulturbizGaur, maiatzaren 15ean, Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz liburua aurkeztu dau Jose Andres Alvaro Ocariz egileak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Siníndice argitaletxeak argitaratu dau.
Egitarau kultural berezia, Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurrenaren harira
2012-05-15 15:53 jardunaldiakMiguel de Unamuno idazle bilbotarraren heriotzearen 75. urteurrena dala eta, egitarau berezia atondu dau Bilboko Udalak. Berbaldiak, bisita gidatuak, erakusketa bat eta kontzertuak izango dira abendura bitartean.
Twitter bidezko literatur lehiaketea, Literaldia'12ko arrakasta
2012-05-15 15:46 KultureaLiteraldia'12 jaialdiaren arrakastea argi eta garbi geratu dan eremuetako bat teknologia barrien alorra da, berbarako, katalanez eta euskeraz, twitter bidez eginiko mikroipuin eta ipuin kolektiboaren lehiaketeagaz. Mikroipuinei jagokenez ehun baino gehiago jaso dira. Eta ipuin kolektiboa, barriz, hirurogeita hamar persona baino gehiagoren parte hartzeari esker egin ahal izan da.
'El sueño de Akala' lehenengo nobelea aurkeztu dau Francisco Panera basauritarrak
2012-05-15 15:28 KultureaSarritan pasau dogu Malmasineko tunela, Bilbora sartzeko zein Bilbotik urteteko. Baina, gitxik dakie han bertan Burdin Aroko herri hezitu baten aztarnak dagozala. Francisco Panera basauritarrak orduko istorioa osotu dau El sueño de Akala (Txertoa) abentura nobelan.
M15M Bizkaiak lehen urteurrena ospatuko dau gaur
2012-05-15 14:58Ospakizun-eguna da gaurkoa eta, horregatik, helburu nagusia ahalik eta gazte, adineko, unibersidadeko ikasle, langile, lanbako gehien batzea da, jente normala, egungo sistema politikoan aldaketak eskatzeko eta gizarteko % 1ek bakarrik sortu daben egoera honen sortzaileei erantzukizuna eskatzeko arrazoi bat baino gehiago dauena.
Homofobiaren kontrako kanpainea abiarazo dau BFAk
2012-05-15 14:08Homofobiarik ez lemapeko ekimen honen aurtengo ardatza kirola izango da eta, esangura horretan, Bilboko Athletic taldearen lankidetzeari esker Josu Urrutia presidenteak, Iraia Iturregi nesken taldeko kapitainak eta Carlos Gurpegik hartu dabe parte indarkeria, aitamen edo ekintza homofoboak amaitu daitezala eskatzeko.
Makina bat ekitaldi, Internet Egunaren inguruan
2012-05-15 12:05Maiatzaren 17an Internet Eguna da mundu osoan. EAEn, SPRI eta Internet&Euskadi alkarteek hainbat ekimen antolatu ditue maiatzaren 15etik 19ra bitartean, eta enplegua izango dabe ardatz.
I. Gunea Eguna Azpeitian euskera alkarteen topagune izateko helburuagaz
2012-05-15 11:38 Euskerea berbagaiEuskaldunon alkarteen mobimentuko lagunok batu, batzuk besteakandik ikasi eta danon artean lortzen gagozana ospatzeko eguna Topaguneak antolatu dau datorren zapaturako, maiatzaren 19rako, Azkoitian.
Maiatz alkarteak literatur jardunaldiak antolatu ditu Baionan
2012-05-15 11:18 jardunaldiakMaiatz alkarteak, hogeita hamar urte bete barri, azkenengo hiru hamarkadetako euskal literaturearen inguruan gogoeta egiteko jardunaldiak antolatu ditu Baionako Euskal Museoan, maiatzaren 15 eta 16an.
Ikasturte honetan, UPV/EHUk 690 ikasle bisitari jaso ditu, eta 1.290 ikasle bialdu
2012-05-14 18:44Epe ertain eta luzeari begira, ikasle trukerako programa honeek unibersidadeko prestakuntzan txertatzea da asmoa, eta ikasleek euren borondatez bizi daben esperientzia izatetik nahitaezko esperientzia izatera aldatzea.
'80 egunean' eta 'Urte berri on, amona!' pelikulak, Pariseko Different 5! jaialdian izango dira
2012-05-14 18:10 BarriakEuskal zinemagintzak pelikula bi izango ditu aurten Pariseko Differentt 5! jaialdian, bata Telmo Esnalen Urte berri on, amona!, eta bestea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker, film bietako zuzendariak jaialdian izango dira.
Tabakalerak eta EHU/UPV-k 'Herri mobimentuek sortutako ezagutza zelan kudeatu' udako ikastaroa antolatu dabe
2012-05-14 17:39 jardunaldiakHerri mobimentu erreferentzialak aztertuko ditue ikastaroan, dokumentazinoa zelan kudeatu daben aztertzeko. Euren esperientzia konpartiduko dabe bertaratzen diranakaz Juan Jose Agirre Lazkaoko Beneditarren Fundazinoko liburuzainak; #Bookcamping liburutegiko kideek; Rick Prelinger Archive.org proiektuaren sustatzaile nagusiak eta Asier Sarasua Ahotsak.com gunearen arduradunak.
'Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia' Euskaltzaindiaren webgunean ipini dabe
2012-05-14 17:35 Euskerea berbagaiPerpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak. Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak atondu dau lana eta Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 9. zenbakia da.
David Hockney britainiarrak paisaje koloretsuz bete dau Bilboko Guggenheim museoa
2012-05-14 15:30 KultureaPaisajez bete dau David Hockney-k Guggenheimeko bigarren solairua; kolorez ganezka, pintzelez zein iPadagaz egindako 150 irudi baino gehiago batu ditu. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da ikusgai, ostean, Koloniako Ludwig Museoara eroango dabe.






















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...