Dragoiak lehoien zaindari
2012-05-07 15:24 BidaideLo egin bako beste gau bat Shanghain, atzera be. Bukaresten baino sei ordu gehiago. Baina, merezidu dau eguzkiak urten arte itzarrik egoteak. Badira hiru urte Txinako uriburu ekonomikoan bizi diran athletic zaleek taldearen koloreak harro jantzi zituenetik, eta oraingoan baikortasuna da nagusi. Aurten kopetakoren bat irabaziko dogu, ziur, dino Iriborio Ugartek.
Herri ekimeneko euskal hedabideak, Bizkaiko Foru Aldundian
2012-05-07 15:11Hausnarketa mahai bateratua osotzeko eskatu deutsie Aldundiari, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak egin: dirulaguntzino politikea aldatu eta hitzarmen eredua ezarri daiala, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu daizala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntz erispideak pisu handiagoa izan daiala.
'Moldatu', 'A Paedophile' eta 'Ekaitza' lanek irabazi dabe Nontzefilmak film laburren lehiaketea
2012-05-07 13:23 BarriakAsier Urbieta donostiarraren Moldatu lanak jaso dau Nontzefilmak film laburren lehiaketearen zinema ataleko lehenengo saria, eta Nacho Rodriguez bartzelonarraren A Paedophile beharrak, animazinoko atalekoa. Euskeraz egindako lanik onenaren saria Alberto Gastesi donostiarrak zuzendutako Ekaitza lanak irabazi dau.
Karmengo Ama, Axular, Lauro eta Hernani BHI ikastetxeak, irabazle Teknoskopioa proiektu-lehiaketan
2012-05-07 12:43Elhuyar Fundazinoak antolatutako Teknoskopioa proiektu-lehiaketearen azokea eta sari-banaketearen ekitaldia barikuan, maiatzaren 4an, izan ziran UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan. Karmengo Ama, Axular, Lauro eta Hernani BHI ikastetxeak nagusitu dira aurten. Danetara, 75 talde izan dira lehian.
34 euskal jazz talde izango dira Donostiako 47. Heineken Jazzaldian
2012-05-07 12:19 MusikeaEuskal musikariek edota Euskal Herrian bizi diran musikariek osotutako 34 jazz taldek parte hartuko dabe garagarrilaren 19tik 23ra bitartean Donostian egingo dan 47. Heineken Jazzaldian.
Bermeoko Udalak eta Nuntxaku Kultur Alkarteak hitzarmena sinatu dabe Jose Doneko Kapilaren erabilerea arautzeko
2012-05-07 11:58 MusikeaHitzarmen honen bitartez, Nuntxaku Kultur Alkarteak kudeatuko dau Kapilaren erabilerea eta autogestinoa izango da erabiliko dauen finantziazino bidea. Horretarako, urte osoan zehar egiten diran ekitaldiak alkarteak antolatutakoak izango dira.
Aitor Arrutia eta Oihana Bartra irabazle, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako lehenengo ekinaldian
2012-05-07 11:08 BertsolaritzeaMartxan da Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, astegoienean saio bi izan dira; bata, Enkarterriko bertsolarien artekoa, eta, bestea, Hego Uribekoen artean. Enkarterriko eskualdean, Aitor Arrutia izan da nagusi, eta Hego Uriben, Oihana Bartra.
Topaguneak hizkimizki.com webgunea aurkeztu dau
2012-05-07 10:42Euskeratik eta euskeraz sortu dan tresna barri honek hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea dau helburu. Danetara, 43 hizkuntza batzen ditu eta euren arteko konbinazinoak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak.
Txapelketako protagonistak (IV)
2012-05-04 16:40 BertsolaritzeaNire alkarrizketek honezkero Rocky Balboa sagearen itxurea hartu badabe be, hemen natortzue laugarren parteagaz: Asier Ibaibarriaga (Ermua, 1973) Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria ezagutuko dogu berton.
Joan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso ditue
2012-05-04 16:26 sariak-autortzakJoan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso zituen atzo, Bilbon, Euskadiko Editoreen Alkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbereak antolatutako Euskadiko Editoreen Gauaren bosgarren edizinoan.
Antonio Trashorrasen 'El callejon' filmak eta euskal zineari buruzko Fant Laburrean erakusketeak inaugurauko dabe Fant 2012
2012-05-04 15:52Epaimahaiaren sari nagusia lortzeko lehiatuko dan El Callejón luzemetraiaren emonaldiak eta euskal film laburrei zuzendutako Fant Laburrean saioak edegiko dabe gaur, hilak 4, Fant 18, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa.
Getxoko III. Euskera Plana onartzeko prozesua aurkeztu dabe
2012-05-04 15:47 Euskerea berbagaiImanol Landa Getxoko alkateak III. Euskara Plana onartzeko prozesua aurkeztu eban eguenean, Andres Isasi Musika Eskolan. Ekitaldian Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia izan zan, euskereagaz izandako esperientziaren ganean berbetan
Nontzefilmak lehiaketako lan onenak maiatzaren 5ean proiektauko ditue Bilboko Fant jaialdian
2012-05-04 15:04 BarriakNontzefilmak film laburren lehiaketearen sari banaketea eta lanen proiekzinoa zapatuan egingo dabe, maiatzaren 5ean. Ekitaldia Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoan egingo dabe, 19:30ean, Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren barruan.
Asier Ibaibarriaga: 'Lehendakaria izateak lan eta ardura asko eskatzen ditu'
2012-05-04 14:13 BarriketanBizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
Jose Inazio Lasa, Antton Kazabon eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren lliburu bana kaleratu dau Ereinek
2012-05-04 13:18 KultureaErein argitaletxeak Jose Inazio Lasaren Denboraren hosto artetik poema liburua, Antton Kazabonen Ai, Ximun, Ximun! umeentzako narrazinoa eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren Behorraren ondarea liburuak aurkeztu ditu.
Erlijinoak ardatz hartuta abiatuko da Filosofiari eta zientzia politikoari buruzko zikloa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean
2012-05-04 12:31 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Erlijioak: antxinako lengoaiak / aro barriak izenburupean antolatu dituan lau topaketetako lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 7an. Topaketen helburua, erlijinoen bilakaereari buruzko eztabaida eta gogoeta foro izatea da.
Edo! argitaletxe barriak bost liburu kaleratuko ditu udagoienean
2012-05-04 12:07 KultureaArgitaletxe barria aurkeztu dabe, Edo!, independentea, autofinantzatua eta borondatezko lanean oinarritukoa. Talde eragileak urte bi emon ditu proiektua prestetan, eta udagoinean argitaratuko ditu lehenengo lanak.
Junes Casenave-Harigilek 'Xiberoko antzertia edo pastorala' aurkeztu dau Maulen
2012-05-04 11:00 kulturbizJunes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainak Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu eban apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean.
'Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra' nazinoarteko poesia jaialdia aurkeztu dau 2012 Fundazinoak
2012-05-03 15:54 jardunaldiakAskoren izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdiak mundu osoko 50 poeta batuko ditu Donostia, Gasteiz eta Bilbon bagilaren 7tik 10era bitartean. Eusko Jaurlaritzak 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimena garatzeko sortutako 2012 Fundazinoak antolatu dau festibala.
Euskaltzaindiak 'Anaitasuna' aldizkariaren Interneteko bilatzailea hobetu dau
2012-05-03 15:49Euskaltzaindiak Anaitasuna aldizkariaren Interneteko hemerotekan aldaketa batzuk egin ditu, eta bilatzaile barritua gehitu. Bilatzaile barri horrek aldizkariaren katalogoan egindako azken hobekuntzak aprobetxetan ditu, eta ondorioz, aldizkarietako artikuluen bilaketak hobeto egingo dira, besteren artean eremuka egin ahal izango diralarik.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...