300 berbalagun batuko dira zapatuan Egoibarren, 8. Mintza Egunean

Bizkaie! 2013-05-27 15:45   Euskerea berbagai

Elgoibarko Izarra kultur alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaraua prestau dau bagilaren 1ean, mintzalagun, berbalagun eta mintzakide guztien jaia dan Mintza Egunean. Euskal Herri osoko 300 bat berbalagun batuko dira.

Elgoibarko Izarra kultur alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaraua prestau dau bagilaren 1ean, mintzalagun, berbalagun eta mintzakide guztien jaia dan Mintza Egunean. Euskal Herri osoko 300 bat berbalagun batuko dira.

Mintzalagun egitasmoetan parte hartzen daben kideek alkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko antolatzen da urtero-urtero jaia. Edizino bakotxean herri desbardin batek hartzen dau Mintza Egunea, baina mintzapraktika programak martxan dituen eragile guztien arteko lankidetzeari esker burutzen da.

Egitasmo horreek euskera alkarteek, euskaltegiek eta euskalgintzako beste batzuek kudeatzen ditue. Mintzapraktika mobimentuaren tamainua ezagutzera emoteaz gan, ikasturteari amaiera gozoa eskaintzen deutso jaiak, dinoe antolatzaileek. Elgoibarko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mihinak jantzan ipinteko aukerea izango dabe bertara doazenek.

Urtero lez, bazkalostean sari-banaketa egingo da. Mintzapraktika egitasmoen bueltan lan berezia egin daben mintzalagun eta alkarteei omenaldi xumea da saria, azaldu dabe. Aurten, besteak beste, Elgoibarko Izarra eta Donostiako Bagera alkarteek jasoko ditue sariak. Elgoibarko alkarteak 50 urte bete ditu, herrian euskerearen alde lanean. Aitxakia polita begitandu jaken zortzigarren Mintza Eguna bertan egiteko. Donostiako Bagera alkartea izan zan mintzapraktika programak martxan ipini zituan lehenengoa, orain 20 urte.

Herriko berbalagunek jaiaren antolaketak izan daben inplikazinoa nabarmendu dau Topaguneak, egitasmoko hartzaile ezeze emoile be badira eta. Horren adibide da gainontzeko mintzalagunek egindako bideo-gonbitea.

Mintzapraktika egitasmoek euskeraz jarduteko ohiturarik ez daben lagunak ohitura dabenekaz batzen dituze, erabileran eragiteko eta berba egiteko konfiantzea eta gune barriak eskaintzeko. Gaur egun 5.500 mintzalagun dagoz Euskal Herri osoan, eta urterik urte gora egiten dau izen-emoteak. Berbalagun, mintzakide edo solaslagun esaten jake, besteak beste, eta Euskal Herri osoko 80 herri eta eskualdetan dagoz.


2013ko Mintza Eguneko egitaraua:

- 11.00 Ondo etorria eta hamaiketakoa Maalako parkean
- 12.00 Ibilaldi gidatua, Pello Arrieta historialariagaz
- 13:30 Mintza Kalejirea, dultzaineroekaz
- 14:30 Bazkaria Maalako parkean
- 16.30 Sari-banaketea eta bertsolariak

Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu