300 ume eta gaztetxu batuko dira aurtengo Bertso-udalekuetan

Bizkaie! 2013-05-28 11:10   Bertsolaritzea

Aurten 300 umek hartuko dabe Bertso-udalekuetan, garagarrila eta abuztuan. Zuhatza, Arrazola, Irañeta, Orio, Bidarrai, Lekeitio eta Barrian egingo dira udalekuok. Bilbon, ganera, bertso-udaleku edegia prestau dau Zenbat Gara alkarteak.

Aurten 300 umek hartuko dabe Bertso-udalekuetan, garagarrila eta abuztuan. Zuhatza, Arrazola, Irañeta, Orio, Bidarrai, Lekeitio eta Barrian egingo dira udalekuok. Bilbon, ganera, bertso-udaleku edegia prestau dau Zenbat Gara alkarteak.

Euskal Herri osoko ume eta gazteek, 9 urtetik 18ra bitartekoek, hartzen dabe parte Bertsozale alkarteak antolatutako bertso-udalekuetan. Euskalki aniztasuna eta bertsolariekaz zuzeneko hartu-emona dira udalekuen ezaugarrietako batzuk. Txanda bakotxean bertso-afaria egiten da, gaztetxuek aukerea daukie euren erreferente diranekz jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko, azaltzen dabe antolatzaileek. Aurten, 52 begirale, sukaldari eta zuzendari izango dira.

Jarduera ugari izaten dira bertso-udalekuetan, tartean, txanda bakotxera bertsolariak joaten dira bisitan, eta alkar ezagutzeaz aparte, saio bat bertatik bertara ikusteko aukerea izaten dabe. Azkenengo urteotan beste osogai bat eghitu dabe, kantagintza eguna. Halan, Oskar Estanga bertsolari eta musikariak gidatuta, Udalekuko kantea diskoa osotzen dabe ume eta begiraleek.

Bertso-udalekuek badabe aurten barritasun bat: Bilboko Zenbat Gara alkarteak bertso-udaleki edegia atondu dau. Bilboko umeen bertsozaletasuna sustatzea, eta euskal kulturaz eta euskeraz gozetea, da ekimenaren helburu nagusia. Bagilaren 24tik 18ra bitartean egingo dituie udalekuok, 12-14 urte arteko 30 gaztetxuk, hain zuzen be.

Bertso-udalekuen 16. edizioa dute aurtengoa; lehenengoa Hazparnen izan zan, 1998an, Iparraldeko Bertsularien Lagunak alkarteak eta Udal Leku Alkarteak antolatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu