Abdellatif Kechicheren 'La Vie d'Adele' pelikulea nagusi Cannesko Zinemaldian

Bizkaie! 2013-05-27 11:28   Barriak

La Vie d'Adele Abdellatif Kechiche zinemagile tunisiarrak zuzendutako pelikula frantsesak irabazi dau Cannesko Zinemaldiaren 66. edizinoko Urrezko Palmea. Emakumezko aktore onena Bérénice Bejo izan da, Le Passé pelikulean egindako lanagaitik, eta gizonezko onena, Bruce Dern.

La Vie d'Adele Abdellatif Kechiche zinemagile tunisiarrak zuzendutako pelikula frantsesak irabazi dau Cannesko Zinemaldiaren 66. edizinoko Urrezko Palmea. Emakumezko aktore onena Bérénice Bejo izan da, Le Passé pelikulean egindako lanagaitik, eta gizonezko onena, Bruce Dern, Nebraska-n jokatutako papelagaitik.

Emakume biren arteko maitasun istorioa dau ardatz Kechicheren La Vie d'Adele beharrak. Berau zan, ganera, jaialdiko faboritoa. Steven Spielberg epaimahaiko buruak zuzendariaren eta Adèle Exarchopoulos eta Léa Seydoux aktoreen lana nabarmendu eban.

Frantziako gazteek askatasun espirituari buruz asko erakutsi deutsela adierazo eban Kechichek saria jasotean, gazteei eskaini gura deutsiet saria, eta Tunisiako iraultzeari bere bai, askatasunean biziteko eta maitatzeko nahiagaitik.

Epaimahaiaren saria Coen anaien Inside Llewyn Davis lanak jaso eban, eta zuzendari onena Amat Escalante izan zan, Heli lanagaitik. Jia Zhang Keren A Touch of Sin izan zan gidoi onena. Film laburrei jagokienez, Moon Byoung Gonek zuzendutako Safe-k lortu eban Urrezko Palmea. Epaimahaiak aitamen berezi bi egin zituan, Gudmundur Arnarek zuzendutako Whale Valley eta Adriano Valerioren 374 S lanei, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu