Bilbok Bizkaiko publizidade agentzien sormen kanpainen erakusketa bategaz egingo deutso harrerea El Sol jaialdiari

Bizkaie! 2013-05-28 11:18

Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteak, Bilboko Udalagaz lankidetzan, sektoreko 14 enpresa bizkaitarrek egindako lan onenen erakusketa publiko bat antolatu dau Zabalgune eraikinean, bart, astelehenean hasi eta datorren bagilaren 4ra arte. Portfolio izenburuko erakusketan, publizidade lan erakargarriak eta harrigarriak batu dira, Bizkaiko profesionalen lana islatzeko helburuagaz.

Bilbok publizidadearen benetako aste bat biziko dau astelehen honetatik aurrera, El Sol Publizidade Komunikazinoaren Jaialdi Iberoamerikarraren bigarren edizinoa urira heldu baita. Hori aprobetxauta, Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteak herritarrei eta jarduera horregaz lotutako profesionalei bere sormen gaitasuna erakutsi nahi izan deutse erakusketa baten bidez.

Holan, Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteak, Bilboko Udalagaz lankidetzan, sektoreko 14 enpresa bizkaitarrek egindako lan onenen erakusketa publiko bat antolatu dau Zabalgune eraikinean, bart, astelehenean hasi eta datorren bagilaren 4ra arte. Portfolio izenburuko erakusketan, publizidade lan erakargarriak eta harrigarriak batu dira, Bizkaiko profesionalen lana islatzeko helburuagaz.

Balio estetikoa izateaz gan, azaldutako lan guztiek beteten dabe publizidadearen azken helburua: iragarten dan produktuak edo zerbitzuak oihartzuna izatea eta agindu dauen erakundeak espero dauenari erantzutea.

El Sol Publizidade Komunikazinoaren Jaialdi Iberoamerikarraren 28. edizinoa eguenetik zapatura bitartean egingo da, eta sormen zuzendari, publizista, agentzien zuzendari eta publizidadegilerik garrantzitsuenak erakarriko ditu Bilbora, Espainiatik, Argentinatik, Mexikotik, Brasiletik, Kolonbiatik eta beste hainbat herrialdetatik.

Azkenik, domekan, bagilaren 2an, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Alondigan jaialdiaren ate edegien jardunaldi bat egingo da, eta bertan, lehiaketearen aurtengo edizinoko telebistaren eta zinemaren sarien proiekzinoaz gozau ahalko da, bai eta El Sol Jaialdiaren Bobina Historikoaz be. Ekitaldira joan ahal izateko dobako sarrerak 944 054 490 telefonoan edo webgunearen bitartez eskura daitekez.

Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteak Portfolio erakusketea arloko agenteen topaleku bihurtu nahi dau, harreman profesionalak sustatzeko eta publizidadeak eta komunikazinoak enpresen sormena areagotzeko daben balioa azpimarratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu