Oizen egingo dabe X. Deiadar Mendien Eguna, bagilaren 2an

Bizkaie! 2013-05-28 18:05

Deiadar Mendien Egunaren hamargarren edizinoa egingo dabe bagilaren 2an, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta. Batzar Nagusiak berreskuratu ziraneko 25. urteurrenean, 2004. urtean, berreskuratu zan ohiturea. Hitzordua 9:00etan izango da, Garaiko Udaletxean.

Bost deiadar-mendi dagoz Bizkaian, Oiz, Gorbeia, Ganekogorta, Kolitza eta Sollube; antxina mendiotako tontorretatik adar hotsagaz egiten zan Gernikako Batzar Nagusirako deia. Mendi igoerea Bizkaiko Batzar Nagusiek prestetan dabe, bost mendi taldegaz alkarlanean: Balmaseda Mendi Taldea, Gailurra (Bilbo), Ganzabal (Lemoa), Sollube 707 (Bermeo) eta Alpino Tabira (Durango).

Zapatuan, Garaiko Udaletxearen ondoan batuko dira mendizaleak, 9:00etan. Tontorrera 12:00ak inguru helduko dira, eta han, 1.026 metrora, Batzar Nagusirako deiadarra joko dabe. Deiadar Egunetarako beren-beregi egindako adar berezia joten da urtero. Giroa alaitzeko musika eta jantzak egongo dira, eta kopaua be eskainiko da.

Igaz, Solluben egin zan Deiadar Mendien Eguna, eta ehunka lagun batu ziran. Datorren urtean, 2014an, Durangoko Alpino Tabirak taldeak Bilboko Gailurrari emongo deutso lekukoa, izan be Ganekogorta izango do datorren urteko Deiadar Mendia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu