Microsoft Windows 8 eta Office euskeraz erabili daitekez dagoeneko
2013-05-28 15:23Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien inguruko jardunaldi baten, Bilbon, aurkeztu ditue euskerazko Windows eta Office barriak. Microsofteko arduradunek adierazo dabe, ahalik eta erabiltzaile gehiagorengana heltzeko bidean, hizkuntza guztiei lekua egitea ezinbestekoa dala. Eusko Jaurlaritzatik, bestalde, azpimarratu dabe, euskereak aurrerapen teknologikoen eskutik egingo dauela aurrera.
Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien inguruko jardunaldi baten, Bilbon, aurkeztu ditue euskerazko Windows eta Office barriak. Microsofteko arduradunek adierazo dabe, ahalik eta erabiltzaile gehiagorengana heltzeko bidean, hizkuntza guztiei lekua egitea ezinbestekoa dala. Eusko Jaurlaritzatik, bestalde, azpimarratu dabe, euskereak aurrerapen teknologikoen eskutik egingo dauela aurrera.
Eusko Jaurlaritza eta Microsoft orain dala hamarkada bi hasi ziran alkarregaz lanean, tresna informatikoak euskeratzen. Windows 95 izan zan alkarlan harek emon eban lehenengo fruitua. Gaur egun, informatikeak eta teknologia barriek aurrerapausu itzela egin dabe, bizitzearen alor gehienetan sartzeraino. Orain arte egindako bidea gogoan, aurrera begira be lanean jarraitzeko deia egin dau Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordeak, eten barik barritzen doan mundua da hau, espero dogu aurrerantzean be Microsoft bidaide izatea. Jaurlaritzeak ez eze, Bizkaiko Foru Aldundiak be lagundu dau Windows eta Office euskeratzen. Microsoft Ibericako Montserrat Pardok azaldu dauenez, teknologiak eta euskereak alkarregaz egin behar dabe aurrera, alkarreri lagunduta eta alkarren pizgarri izanda.
Windows 8 eta Office barritzaileak dira, bai forman eta bai edukian be. Persona eta enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi dogu, esan dau Pardok, eta tresnok euskeraz egotea ezinbestekoa da, kalidadeko zerbitzua emoteko aniztasun linguistikoa kontuan hartu behar dalako. Are gehiago, IKTen bidez, Microsoftek aniztasunean eta hizkuntzen bizikidetzan sakondu nahi dauala dino Pardok, persona bakotxak ze hizkuntzatan bizi, lan egin eta disfrutau nahi dauen aukeratu ahal izatea inportantea da.
Patxi Baztarrikak nabarmendu dauenez, hizkuntza politikearen helburua da, euskeraz bizi nahi dauenari erreztasunak emotea. Horregaitik, hamarkada biko alkarlanaren ostean, Microsoftek apustu indartsua egiten jarraitzea poztekoa dala azpimarratu dau Baztarrikak, gero eta herritar gehiagok behar ditue holako tresnak, gero eta euskaldun gehiago dagozalako eta erabilerea bultzatzeko ezinbestekoa da bitartekoak egotea. Mezu bi bialdu ditu sailburuordeak, bata Microsofti: aurrerantzean be bidaide izatea espero dogu; eta, bestea, euskal hiztunei: Teknologia barriak euskeraz erabiltera konbidau eta animau gura dodaz.
Microsoften Windows 8 eta Office sistemak erabat barritzaileak dira, interfazetik bertatik hasita. Arrasateko Microsoft Zentroko Natividad Herrastik azaldu dauenez, arratoia edo tekladua erabili beharrean, orain ikumena eta ahotsa erabili ahal izango dira ordenagailuan ibilteko, intuizinoa edo sena erabiltetik hurreago gagoz. Ganera, eguneroko bizitzarako eta beharrerako, aplikazino moltso bana izango dira, enpresentzat zein kontsumitzaileentzat erabilgarri izatea nahi dogu. Aplikazinoen arteko alkarreragina, lainoan lan egiteko modua eta edonon gagozala be erabilteko erea eskaintzen ditue Windows eta Office barriek. Orain, euskeraz be lortu leitekez biak ondoko helbideotan: www.microsoft.es/eus edo www.euskadi.net/euskara_soft
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!