Xabier Amuriza: 'Euskera jasoa aldarrikatzen dot'
2012-04-02 10:19 BarriketanXabier eta Miren Amuriza bertsolariak
Mundumira 2012 Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo da, maiatzaren 18tik 29ra
2012-03-30 15:39 kulturbizMundumira munduko kulturen jaia Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo dabe aurten, maiatzaren 18tik 29ra, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Musikea, kirola, turismoa, gastronomia, antzerkia eta beste hainbat jarduera izango dira aukeran Mundumiran.
Txapelketako protagonistak (III)
2012-03-30 12:08 BertsolaritzeaHori bai, gero! Oraingoan bai. Txapelketako protagonistak (I) eta (II) alkarrizketakaz gangarra gora euki badot, oraingoan, gitxienez, paparra atarata nator. Pentsetan dot inoz esan deutsuedala bertsolariak eta bertsozaleak dirala Txapelketearen enkofratzaileak. Ba, hemen dozuez azken talde horretako bi: Ana Mari Zuluaga (Zeanuri, 1955) eta Jesus Mari Iturrioz (Igorre, 1954).
Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2012-03-30 11:17 Euskerea berbagaiSoziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko hitzarmena sinatu dabe. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatuko dau, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmenaren helburua erakundeen arteko alkarlana sortzea da, euskerearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko.
II. Eskutartie, Udabarriko Artisautza Azokea Bilbon, martiaren 30etik apirilaren 9ra
2012-03-30 10:56 KultureaEskutartiek lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, danetara, 14; Gipuzkoak 2; Nafarroak 2, Arabatik 3 etorriko jakuz eta Iparraldetik bat.
Lotsaizunaren jostailuak (II)
2012-03-30 10:26 BidaideInor ez da harritzen Txinako lantegietako lan baldintza gogorrakaz. The Sun egunkari britainiarrak Londreseko Olinpiar Jokoetan salduko diran pelutxezko maskoten ganean argitaratutako erreportaje batek polemika handia sortu dau. Made in China ipintea kontu bat da, eta beste kontu bat da saltoki baimenduek prezioaren % 50 hartzea.
'Intouchables'
2012-03-28 15:47 Zinema kritikakIgazko Donostiako Zinemaldia itxi eban filmak, sekulako arrakastea izan dau ordutik, batez be Frantzian. Baina, Intouchables beste komedia komertzial bat baino ez da. Originaltasun gitxi dauka filmak. Esandakoak esanda, filmak baditu gauza onak be. Entretenigarria da, ez dau ikuslea aspertzen, eta hori beti da eskertzeko modukoa.
Alvaro Gurrea irakasleak 'Kosallu' nobelea kaleratu barri dau
2012-03-28 15:11 KultureaAlvaro Gurrea irakasleak Kosallu liburua kaleratu dau Ttarttalo argitaletxeagaz. Kosallu izen erreala da, existiduten da, etxe bateko izena. Nobelea irakurten dauenak igarriko dau zein herritako etxea dan, dino egileak. Gizon berezia izan zan Kosallu, José Allu zan bere benetakop izena, eta urrunetik etorri zan, inork ez ekian zergaitik eta zertara.
Belvedereko Apolo izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista Berreginen Museoan
2012-03-28 14:23 KultureaBelvedereko Apolo izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, bariku honetan, martiaren 30ean.
Koldo Zuazok Arabako euskereari buruzko ikerketea argitaratu barri dau
2012-03-28 13:53 Euskerea berbagaiKoldo Zuazo hizkuntzalari eta irakasleak Arabako euskara liburua kaleratu barri dau, Elkar argitaletxearen Eztabaida bilduman. Errenteriako Udalak antolatutako Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria irabazi eban 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker; ordutik, sarritan landu dau gaia, eta liburu barrian Arabako euskerearen ganeko datu gehiago batu dira.
Musikearen alderik ezkutuenak, Bilboko Alondigako 'The side show' programan
2012-03-28 11:49 MusikeaSoinuaren modu desbardinetara hurreratzeko aukerea izango da martiaren 29tik 31ra bitartean Bilboko Alondigan, The side show: Musika ezkutuan EX programearen bigarren monografikoaren egitarauaren barruan. Soinua biziteko eta esperimentetako kontzertuak, performanceak, instalazinoak, tailerrak eta beste makina bat jarduera atondu ditue. Egitarauko ekitaldi gehienak doban izango dira.
Bilbo Hiria irratiak 15 urte
2012-03-28 11:39Bilboko irrati euskaldunak 15 urte beteten ditu egunotan. Izan be, 1997ko martian jarri zan abian Bilbo Hiria irratia, Zenbat Gara alkarteak bultzatuta. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbo Hiriak martian eta apirilean.
Elorrioko bonbardaketea gogoratzeko ekitaldiak izango dira hilaren 30an eta 31n
2012-03-27 18:52Bizkaiko beste hainbat herritan lez, Elorrioko bonbardaketearen 75. urteurrena beteko da laster. Horren harira, Elorrioko Udalak, Gerediaga alkarteagaz alkarlanean, berbaldi bat eta ibilaldi bat antolatu ditu hilaren 30 eta 31n.
UPV/EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren Lehiaketeak 20 urte bete ditu
2012-03-27 18:21 KultureaSariak irabazteko hautagaiek gaztelaniaz edo euskeraz egindako jatorrizko ipuin argitaratu bakoa aurkeztu beharko dabe fantasiazko gai baten inguruan; gehienez be 10 orri izango dira, alde bakarrean, hutsarte bikotxagaz eta makinaz idatzita. Jatorrizkoak emoteko epea 2012ko maiatzaren 3an amaituko da.
Eduardo Hurtadoren 'Wandervögel', Guggenheim Bilbao Hormako lehenengo alea
2012-03-27 18:18 KultureaEduardo Hurtado artistearen Wandervögel lana, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketako lehenengo proiektua, daborduko ikusgai dago Guggenheim Museoko 103B aretoan. Hurtadoren instalazinoa Europako gazte alkarte bat eta memoria gordetzearen eta berau kontetearen ganeko gogoetea da
Kameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya Gernika-Lumon egingo da
2012-03-27 17:45 BarriakKameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya maiatzaren 12tik 26ra bitartean egingo dala jakinarazo dau Topagunea euskera alkarteen federazinoak. Izena emoteko azkenengo eguna apirilaren 27a da.
Gerrea eta gerraostea ez ahazteko, erakusketa bi Galdakaoko Torrezabal kultur etxean
2012-03-27 15:08 KultureaGaldakaoko bonbardaketen 75. urteurrena gero eta hurrago dago, eta daborduko hasi da jazoera hareek gogoratzeko egitaraua. Erakusketa bikotxagaz abiatu ditue ekitaldiak, Sabino Arana Fundazinoaren Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak eta Galdako Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak prestautako gerrako herriko argazkien erakusketakaz.
Euskadiko Soinuak Marsellan
2012-03-27 14:57 MusikeaBabel Med Music ekimenaren 8. urtea bada be, Euskadiko Soinuak-entzako lehenengo aldia izango da. Euskal enpresa batzuek inoiz parte hartu izan daben arren, oraingoan Euskal Herriko musika sektorearen erakusleiho izango dan stand amankomuna be ezarriko da Marsellako Dock des Suds-en.
Itxaso Martinek 'ni, Vera' zorotasuna eta emakumeari buruzko nobelea kaleratu dau
2012-03-27 14:10 KultureaItxaso Martin Zapirain donostiarrak zorotasunaren ganean idatzi dau ni, Vera (Elkar) bere lehenengo nobelan. Vera eta Martina dira istorioko protagonistak, biak zorotasunetik oso hur, bildur eta fobiaz beteta. Martinek birramamaren bizipenak eta emakumea eta psikiatriari buruz egiten dabilen tesia izan ditu oinarri.
















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...