Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko V. Akuarela Lehiaketea egingo dau zapatuan

Bizkaie! 2013-05-29 12:02   jardunaldiak

Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea, lau hamarkada baino gehiagotan Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan.

Pintura zaletu guztiek arterako daben trebezia erakutsi ahal izango dabe, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Arte Berreginen Museoak antolatu dauen Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko V. Akuarela Lehiaketan, zapatu honetan, bagilaren 1ean. Helduei eta umeei zuzendutako lehiaketearen irabazleak 1.000 euroko saria jasoko dau.

Parte hartzen daben personek euren pintzelakaz irudikatu beharko dituen gaiak Bilbo Zaharra – San Frantziskoko uri paisajeari buruzkoak izango dira, bertako plazak, parkeak, txokoak… Artistak Museoak markautako muga batzuen barruan egongo dira. Teknika eta estiloa akuarelea izango da, eta egile bakotxak artelan bakarra aurkeztu ahal izango dau.


Izena emoteko epea

Izena emotea dobakoa izango da, eta martitzenetik, maiatzaren 28tik, barikura, maiatzaren 31ra, egin beharko da, Museoaren instalazinoetan (San Frantzisko kalea, 14), goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara; edo, bestela, lehiaketearen egun berean, goizeko 8:30etik 10:00etara bitartean. Ez da onartuko aitatutako epetik kanpo egiten dan izen emoterik.

Akuarelearen euskarriaren, taulearen eta papelaren zigilatzea goizeko 8:30etik 10:00etara bitartean egingo da Bilboko Berreginen Museoan, eta lanak eguerdiko 14:00etatik 14:30era bitartean jasoko dira. Epaimahaiak 15:00etan emongo dau irabazleen barri, Museoan bertan.


Lehiaketeak honako sari honeek emongo ditu:

- Manuel Balsa Errusiarra 1. saria: 1.000 euro.
- Manuel Balsa Errusiarra 2. saria: 500 euro.
- Manuel Balsa Errusiarra 3. saria: 250 euro.
- Umeentzako sari berezia.
- Berreginen Museoko marrazketa ikastaroko ikasleei zuzendutako Sari berezia.

Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea, lau hamarkada baino gehiagotan Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan.


Bilboko Arte Berreginen Museoaren ordutegia:

• Martitzenetik zapatura: goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
• Domekatan: goizeko 10:00etatik 14:00etara.
• Zarratuta: Astelehenak eta jaiegunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu