Gernika BHIko 4 ikasle saritu ditue Urruzuno Gehituz 2012-2013 literatura ekimenean
2013-05-29 18:25 KultureaAurten 20 ikasleren lanak saritu ditue: A kategorian (gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, bi saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: biak gernikarrak, Ane Miren Arejita Abaitua eta Sara Abaunza Urionabarrenetxea. B kategorian (gaztetxuak, DBHko 3. eta 4. mailak), prosan, beste bi saridun Gernika BHI DBH 4. Mailako ikasleak: Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra eta Katalin Ibarzabal Galarza gernikarra.
Urruzunotarrak gehituz euskeraz idazteko zaletasuna gure gazteen artean sustatzeko sortu zan lehiaketea da. Irakaskuntza ertainetako Literatura-lehiaketa honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikasleek parte hartzen dabe bi kategoria desbardinetan (prosa/poesia), DBH 3-4 eta Batxillergoko 1-2 mailetan edo Erdi Mailako zikloa ikasten dabilzanek. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako lehiaketea da.
Aurtengo epaimahaikideak honako honeek izan dira: Urtzi Urrutikoetxea, Castillo Suarez, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre eta Leire Bilbao.
2013ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue: A kategorian (gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, bi saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: biak gernikarrak, Ane Miren Arejita Abaitua eta Sara Abaunza Urionabarrenetxea. B kategorian (gaztetxuak, DBHko 3. eta 4. mailak), prosan, beste bi saridun Gernika BHI DBH 4. Mailako ikasleak: Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra eta Katalin Ibarzabal Galarza gernikarra.
Saria: irailaren 2tik 6ra literatura-egonaldia IElgoibarko Abuxia aterpetxean. Bertan, literatura-tailerrak eta beste ekintza batzuk izango ditue.
Aurreko urteetan (baina ez urtero) izan dira holako sariak Gernika BHIn: euren artean Josu Goikoetxea, Mikel Santiago, Haizea Caminos, Elena Elgezabal, Amaia Quintana, Cristian Bedoya, Julene Mendiola, Irati Seijo, Zihara Jainaga, Iker Miret, Irene Ortiz, Ainhoa Vidal, Pablo Calleja. Oraingoan, aitatu beste lau horreek be batu behar doguz zerrendara.
Irakaskuntza ertainetan entzute handikoa da Urruzuno-lehiaketea eta aspaldiko urteetan ikasle sasoian saridunak izan ziranak gaur egun euskalgintzan oso ezagunak dira (Harkaitz Cano, Josu Goikoetxea, Fredi Paia, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea…).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!