Karmel aldizkariko zuzendari Julen Urkizak jaso dau Urrezko Luma saria
2013-06-03 15:23 sariak-autortzakEgun handia da gaur euskal kuklturearen leiho bat dan Karmel aldizkariarentzat eta zuzendaritzan 30 urteko ibilbidea daroan Julen Urkizarentzat, urteotako lanaren merezidutako autortzea adierazo dau aurkezpen ekitaldian Ana Urkiza idazle eta Karmel aldizkariko artikulugileak.
Maiatzaren 31tik bagilaren 9ra Bilboko Arenalean zabalik dagoan 43. Liburu Azokako ekitaldien artean, azken 30 urteotan Karmel aldizkariko zuzendari lanetan dabilen Julen Urkizak jaso dau Urrezko Luma saria, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariaren eskutik.
Egun handia da gaur euskal kuklturearen leiho bat dan Karmel aldizkariarentzat eta zuzendaritzan 30 urteko ibilbidea daroan Julen Urkizarentzat, urteotako lanaren merezidutako autortzea adierazo dau aurkezpen ekitaldian Ana Urkiza idazle eta Karmel aldizkariko artikulugileak.
1931. urtean sortu zanetik, euskal kulturea sustatzea, euskal idazle barriak bultzatzea eta Euskal Herrian karmeldarren eragin gunea indartzea dira Karmel aldizkariaren helburuak eta horretan zintzo ibili dira zuzendari lanetan ibilitako danak, besteak beste, Aita Carmelo, Lino Akesolo, gerra aurreko azkena eta Santiago Onaindia, gerra ostean Karmel barriro argitaratzeaz arduratu zana.
Julen Urkizak 30 daroaz zuzendaritzan eta ekarpena upealakoa da ondarroarrarena eta erakusten dauen lanerako gaitasunagaitik, ikerketarako adimenagaitik, euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko pasinoagaitik, liburu eta idazlan barriak proposatzeko argitasunagaitik eta Karmel aldizkariaren inguruan idazle familia bata osotzen jakin dauelako emon deutsie Urrezko Luma.
Julen Urkizak 50 liburu baino gehiago ditu argitaratuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!