ACT sortzaile barrien erakustoki eta topagune izango da bagilaren 3tik 8ra
2013-05-29 15:38 KultureaHamar urte beteko ditu aurton ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdiak, ospakizun handi barik, baina honaino heldu diralako pozik, ez da gitxi ailegetea gaur egungo egoeran. Bagilaren 3tik 8ra bitartean Euskal Herriko eta Europako eszena proposamen barritzaileenak izango dira ikusgai Bilbon eta Barakaldon.
Hamar urte beteko ditu aurton ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdiak, ospakizun handi barik, baina honaino heldu diralako pozik, ez da gitxi ailegetea gaur egungo egoeran. Bagilaren 3tik 8ra bitartean Euskal Herriko eta Europako eszena proposamen barritzaileenak izango dira ikusgai Bilbon eta Barakaldon.
Bilboko Arriaga antzokian egin dabe aurkezpenea, eta bertan izan dira Fer Montoya eta Joseba Lazkano ACTeko zuzendariak, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Diputazinoko Kultura zuzendaria, Bilboko Udaleko Justo Ezenarro eta Arriagako arduradun Emilio Sagi.
Hausnarketea eta hartu-emonetarako topagunea izateko abiatu zan orain hamar urte ACT jaialdia. Artista, sustatzaile, ikusle eta programatzaileak alkar ezagutzeko espazioa bihurtu da urteokaz, osogai pedagogikoak, promozionalak eta artistikoak batu egiten doguz, nabarmendu dau Fer Montoya antzerkialdiko zuzendariak.
Aurten ACTek 300 lan jaso ditu, eta horreetatik 22 programau ditue, 11 lehiaketa barruan. Epaimahaiko kideak Iara Solano eta Sammy Metcalf Gasteizko Sleepwalk Collective taldeko sortzaileak, Vicente Colomar eta Eva Trancón La casa en el árbol taldeko kideak eta Carlotta Garlanda Romako Short jaialdiaren ordezkaria.
Eta ondoko lanen artean aukeratu beharko dau epaimahaiak: Chiren Igor (Vrebac, Herbehereak), Ophelia23@hamlet.kng (Doubletake!, Suitza), Hier un (Nowhere, Herbehereak), Heave (Epiclastics, Erresuma Batua/ Italia/ Euskal Herria), Fa laugarrenean (LaRessistens Euskal Herria), Unidentititled (JasonAlmaDArko, Belgika), A solas Cia. (Flesh, Andaluzia), Café con leche (Esther Drijver, Herbehereak), Gaan (Fleur Van den Berg, Herbehereak), That´s it (Sandman, Belgika) eta Colección no permanente (Ezetz Teatro, Italia/ Euskal Herria). Irabazleak 2.000 euroko saria jaso dau, eta hilebeteko egotaldi artistikoa.
Leahiketaz kanpo beste hainbat pieza erakutsiko ditue, tartean, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak sortutako Cooking Marmitako, Ana Mendes igazko irabazlearen Dance Play eta Teatro Sotterraneo taldearen Homo Ridens Bilbao, Birminghameko BE Festival dalakoan ACT Saria jaso eban lana. Lau espazio hartuko ditu jaialdiak, Bilboko Kafe Antzokia, Guggenheim museoko Zero aretoa, Barakaldo Antzokia eta Itsasadar Museoa.
Edizino honetako ikastaro eta tailerrak azpimarratu ditue Montoyak eta Lazkanok. Lanen erakustaldia baino gehiago da ACT -argitu dabe- formazinoak eta sorkuntzea oso garrantzitsuak dira. Ana Mendes, Balbir Singh eta Teresa Brayshaw izango dira irakasleak.
Arrastiro, 16:00etatik aurrera, Da Vinci tabernea gogoeta eta eztabaidarako gune bihurtuko da, han batuko dira-eta artista eta programatzaileak. Gero eta garrantzi handiagoa dauka ACTmosfera guneak, norantz goazen aztertzen dogu, proposamen barriak eztabaidatu, adierazo dau Montoyak.
Bilboko Kafe Antzokian edegi eta zarratuko dabe ACT. Zapatuan, hilak 8, egingo dabe sari-banaketea, 22:00etan.
ACT antzerkialdiaren egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!