V. Literaturia Larrabetzun maiatzaren 31tik bagilaren 2ra

Bizkaie! 2013-05-31 10:31   jardunaldiak

Literaturia jaialdia eta azokea bosgarren urtez egingo da Larrabetzun, aurten Kale gorrian lemapean. Kartela Unai Iturriagak egin dau. Urtero legez, liburuen aurkezpenak, berbaldiak, poesia errezitaldiak, antzerkia eta musika kontzertuak izango dira protagonista Bizkaiko herrian.

Literaturia jaialdia eta azokea bosgarren urtez egingo da Larrabetzun, aurten Kale gorrian lemapean. Kartela Unai Iturriagak egin dau. Urtero legez, liburuen aurkezpenak, berbaldiak, poesia errezitaldiak, antzerkia eta musika kontzertuak izango dira protagonista Bizkaiko herrian. Besteak beste, idazle honeek parte hartuko dabe Literaturian: Miren Agur Meabe, Jon Arretxe, Peru Magdalena, Lourdes Oñederra, Mariasun Landa, Garazi Goia, Jon Benito, Oier Guillan eta Mikel Taberna.

Musikariak eta aktoreak: Ander Lipus, Josu Camara, Anari, Rafa Rueda, Goienetxe anaiak, Josu Bergara, Pau Alabajos eta Bide Ertzean.

Literaturiaren aurreko edizinoetan karpa bat erabili izan da argitaletxeen standak ipinteko. Aurten ez da karparik izango eta liburu-denda bi zabalduko dira argitaletxeentzat: bat Verdes Atxirika eta bestea Lopez Mendizabal. Bi denda horreek Larrabetzuko kale nagusiaren erdian (Andra Mari kalean) kokatuko dira.

Verdes Atxirika editorearen izena izango dau batek eta Lopez Mendizabal editorearena besteak.

Emeterio Verdes Atxirika editoreak Paulo Zamarripa, Barrensoro, Julene Azpeitia, Lauaxeta eta Xabier Lizardiren liburuak argitaratu zituan, besteak beste. Lauaxetaren Bide barrijak eta Arrats beran eta Xabier Lizardiren Biotz-begietan poema liburuen editorea izan zan, baita Orixeren zenbait itzulpenena be (Tormesko itsu-mutila eta Mireio).

Ixaka Lopez Mendizabal idazlea zan aldetik ezagutzen dogu gehienbat: Xabiertxo, Martin Txilibitu, Zenbakiztiya... Baina Ixakaren familia inprimategiari lotuta dator XIX. mendetik. Ixakaren aita Eusebio hil zalarik (1929an), berak hartu eban inprimategiaren ardurea. Gogoangarriak dira plazaratu zituan Antzerti eta Poxpolin bildumak. Antzerti bilduman argitaratu ziran Antonio Maria Labaien, Antonio Arozena, Ander Amonarriz, Jazinto Karraskedo, Piarres Lafitte, Tene Mujika edo Xabier Lizardiren antzerki lanak.

Literaturia 2013ko egitarau osoa ikusteko klik egin hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu