Aukera barriak hizkuntza-politika eragingarria abian jarteko

Bizkaie! 2013-05-29 15:11   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak txalotu nahi izan dau Euskal Lurralde Alkargoaren aldeko Koordinadorak Lurralde Alkargoa osotzeko abian jarri dauen dinamikea. Egun euskerearen lurraldeek ez dabe berariazko instituzinorik eta horrek trabestu besterik ez dau egiten hizkuntza-politika eragingarria abian jarteko aukerea adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak txalotu nahi izan dau Euskal Lurralde Alkargoaren aldeko Koordinadorak Lurralde Alkargoa osotzeko abian jarri dauen dinamikea. Egun euskerearen lurraldeek ez dabe berariazko instituzinorik eta horrek trabestu besterik ez dau egiten hizkuntza-politika eragingarria abian jarteko aukerea adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

Alkargoaren aldarrikapenari begira sortu dan mobimentu anitzak erakusten dau benetako beharra dagoala politikak gure herrian egiteko. Sortu beharreko Lurralde Elkargoaren bidez zortzi eskumen ekarri nahi dira Euskal Herrira, besteak beste, euskerearena; beraz, hizkuntza-politikea gure lurraldean egiteko eta erabagiteko aukerea izango da instituzino horren bidez, eta horrek gure hizkuntzearen berreskurapen-prozesua azkartze bidean jarri leike gaineratu dau Bilbaok.

Hizkuntza bat berreskuratuko bada, lau zutabe indartsu behar dira: corpus juridiko egokia, plangintza egokiak, baliabideak eta herri-gogoa. Ipar Euskal Herrian hainbatetan erakutsi dogu euskeraz biziteko herri-gogo aktiboa daukagula, eta horren beste erakusle bat martiaren 31n izan zan Deiadar mobilizazinoan. Beste zutabeak indartzeko Lurralde Alkargoa tresna garrantzitsua dala azpimarratu nahi dogu adierazo dau Kontseiluko ordezkariak.

Holan, oraintsu Korsikako lurralde asanbladeak edo alkargoak korsikereari ofizialtasuna autortzeko onartutako erabagia izan dau gogoan Kontseiluko ordezkariak. Bilbaoren arabera: Tokiko instituzino batek hizkuntzearen berreskurapenean dauen garrantzia erakusten dau Korsikako lurralde asanbladeak emondako pausua. Erabagi horren ondorioz, korsikerea Korsikako erakunde guztietako, eta organismo publikoetako hizkuntzea da. Beraz, Ipar Euskal Herrian era horretako pausuak emoteko tresna eragingarria izango da Lurralde Alkargoa.

Arrazoi horreekaitik guztiakaitik lurralde alkargoaren beharra azpimarratzeko bagilaren 1ean, Baionan izango dan manifestazinoagaz bat egiten dau Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu