Francisco Durrioren orain arteko atzera begirako handiena, Bilboko Arte Eder Museoan
2013-06-03 15:16 KultureaFrancisco Durriok egindako berrehun bat pieza dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan, tartean, olioak, eskulturak, zeramikak, akuarelak, grabaduak, urregintza lanak eta abar. Durrioren katalogautako ia behar guztiak batu ditue erakusketan. Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean erakusketea irailaren 15era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.
Francisco Durriok egindako berrehun bat pieza dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan, tartean, olioak, eskulturak, zeramikak, akuarelak, grabaduak, urregintza lanak eta abar. Durrioren katalogautako ia behar guztiak batu ditue erakusketan. Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean erakusketea irailaren 15era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.
Erakusketearen aurkezpena Javier Viar Arte Eder Museoko zuzendariak, Josune Ariztondo Kultura diputaduak, Gorka Martinez BBK-ko Gizarte Ekintzako buruak eta Javier Gonzalez de Durana komisarioak egin dabe.
Francisco Durrio egile ezezaguna da, oro har, Javier Viarren esanetan, Arte Eder Museoko erakusketeak baina, haren lanari jagokon garrantzia emongo deutso. Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean artisteari buruzko lehenengo atzera begirako handia da.
XX. mendeko lehen erdiko artearen arloan funtsezko personaia izan zan, bere lanen oroginaltasunagaitik bai mende maierako Parisko barrikuntza arrtistikoak zabaltzen egin eban lanagaitik bere. Euskal margolari (Ignacio Zuloaga, Francisco Iturrino eta Juan de Echevarría, tartean) eta katalanen (Ramón Casas, Hermen Anglada-Camarasa, Manolo Hugué) artean egin eban zabalpena, batez be. 1901 eta 1904. urteen artean Parisko Montmartreko Bateau-Lavoir eraikin ospetsuan bizi izan zan, eta bertan egin eban topo sasoiko europar artista garrantzitsuenekaz, berbarako, Picasso eta Gauguinegaz.
1889an, dabodruko, Parisen zan Durrio, baina beti izan eban loturea handia Bilbogaz, bere adopzino-herria zalako eta erakusketa asko egin zitualako bertan. Erakusketearen helburua Durriok gogoko zituan gaiak, materialak eta teknika artistikoak jorratzeaz aparte, Parisen izan zituan hartu-emonak aztertzea da. Berrehun pieza inguru batu ditu Gonzalez de Durana komisarioak, egilearen lagunen 72 artelan, tartean, eta danen artean, lagunik esanguratsuena izan eban Gauguinen beharrak (olio bi, papelean egindako 18 artelan, lau zeramika eta egurrezko eskultura bat).
Arte Eder Museoaren kanpoaldean dagoan Durrioren Arriaga eskulturea da seguruenik egilearen lanik ezagunena. Hori da jente gehienak bere lanaz ezagutzen dauen obra bakarra, esan dau komisarioak. Izan be, haren lana ez da agirian egon, ez da topetan erraza izan. Orain arte ez da aukerarik izan Durrioren beharra sakon eta zabal ikusteko, ganeratu dau. Sei atal ditu erakusketeak: Indibiduoa eta bere erretratua, esparru partikularretik unibersalera; Montmartre, artisten hitzordua; Paul Gauguin: laguna eta heroia; Urregintzea, neurri txikiko eskultura handiak; Su sortzailea, zeramikak eta metalak; eta, Oroimena eta heriotzea, monumentuetarako proiektuak.
Arte Eder Museoak Durrioren 26 pieza ditu, artistearen lanen zati handia. Parisko Musée d`Orsayk eta Madrilgo Reina Sofia Museoak hainbat lan itxi ditue. Oraintsu, ganera, Arte Ederren funtsa osotu egin da igaz Flora Pié-k dohaintzan emondako lau zeramikagaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!