Ekintzaileak izango dira Jakintza Librearen IV. Jardunaldiaren protagonistak, bagilaren 14an
2013-05-31 11:44Azkue Fundazinoak Jakintza Librearen IV. Jardunaldia egingo dau bagilaren 14an, Euskerearen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan. Aurten ekintzailetzeari buruz jardungo dabe, Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi! lemapean.

Azkue Fundazinoak Jakintza Librearen IV. Jardunaldia egingo dau bagilaren 14an, Euskerearen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan. Aurten ekintzailetzeari buruz jardungo dabe, Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi! lemapean.
Topaketea arrastiz egingo dabe, 16:00etatik aurrera. Barcelona-ko Teknologia Barrien zuzendari Didac Lee ekintzailek emongo dau lehenengo berbaldia, Zeu zara zeure ideien piloturik onena. Ostean, salto egiteko ausardia euki daben lau ekintzailegaz barriketan egiteko aukerea izango da, Unai González Practice Your Music izeneko aplikazinoaren sustatzaileagaz, Iruri Knörr Ideateca enpresako marketing managerragaz, Lander Balza MINIgotes.com enpresearen sortzaileagaz eta Haritz Rodriguez Barking Blogs agentziako zuzendariagaz.
Alex Txikonek itxiko dau egitaraua, 19:00etan. Lhotsetik bueltau barri, bere azkenengo zortzimilakora egindako espedizinoaren barri emongo dau. Berbaldian, ganera, salto egiteko eta ekimenen bati heltzeko behar dan motibazinoa zein dan azalduko dau.
Gaur egungo egoera sozioekonomikoa ikusita, gazteak beste aukera batzuk bilatu eta topetera animau nahi dogu. Norberak bere proiektua sortu eta aurrera atarateko kapaza dala erakutsi gura dogu, azaldu dabe jardunaldien arduradunek. Internek aukera ugari eskaintzen ditu taldean jarduteko, horren ganean be berba egingo dabe.
Ganera, Euskera sarean! egitasmo lehiaketan parte hartu daben proiektuak erakutsiko ditue. Irabazlea guztion artean aukeratuko dogu, dinoe Azkueko iturriek. Lehiaketako oinarriak, hemen.
Jakintza Librearen IV. Jardunaldiaren egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!