‘Interbentzioak Deustuko zubian’ proiektuaren bigarren erakusketea Pau Figueresen eskutik

Bizkaie! 2013-05-31 11:27   Kulturea

Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bigarren erakusketea aurkeztuko da: Figueres artistearen Patriot acts Nº 1/ vis-à-vis lana.

Barikuan, maiatzak 31, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bigarren erakusketea aurkeztuko da. Ekimenean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlari parte hartzen dagoz.

Oraingo interbentzioa Pau Figueres artistearen eskutik etorriko da eta bere izenburua Patriot acts Nº 1/ vis-à-vis izango da. Bertan, argi kutxa batean inprimidutako testu bi egongo dira. Alde batetik, más patria que democracia irakurri ahal izango da eta, bestetik, aberria demokraziaren gainetik. Ekimen honegaz, Deustuko etxolea leku sinbolikotzat hartu nahi da, bi taldeen arteko talkaren eszenatoki legez.

Proiektu honek inguruak iruntsitako iragan industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi dau, hainbat interbentzino artistikoren eszenatoki legez erabilteko. Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, interbentzino barri bat aurkeztuko da Deustuko zubia altzetako makinak dagozan etxolan. Bestalde, Deustuko zubiaren oinarrian kokatutako geletan egingo diran ekimenek egun bateko iraupena eukiko dabe.


Hurrengo esku-hartzeen egutegia:

- Pau Figueres: maiatzaren 31tik bagilaren 17ra, Patriot acts Nº 1/ vis-à-vis.

- Marcos Ramos Gómez: bagilaren 18an, Bom, Bom, Bom, egun bakarreko interbentzinoa.

- Ane Rodríguez & Josu Ximun Billelabeitia: bagilaren 21etik garagarrilaren 11ra.

- Mikeldi Pérez Urkijo: garagarrilaren 12tik abuztuaren 1era, Polígonos en conflicto.

- Diego Vivanco: abuztuaren 2tik 29ra.

- Equis: abuztuaren 30etik irailaren 19ra, Un buen embalaje.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu