Alex Angulo, Desirée de Fez eta Jorge Guerricaechevarria izango dira Fant 18 jaialdiko epaimahaikideak
2012-04-11 14:48 BarriakFant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiko sail ofiziala eta Fant laburrean saileko epaimahaikideak Jorge Guerricaechevarria gidoilaria, Alex Angulo antzezlea eta Desirée de Fez zinema-kritikaria izango dira, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Fant jaialdiaren 18 edizinoa maiatzaren 4an hasiko da.
Elena Arzak, munduko emakumezko sukaldari onena
2012-04-11 13:37 Jan edanakArzak jatetxeko sukaldariak munduko emakume sukaldari onenaren Veuve Cliquot saria irabazi dau. Restaurant gastronomiari buruzko aldizkari britainiar ezagunak emoten dau hau sari hau.
Caostica Film Laburren Jaialdian izena emoteko azkenengo egunak
2012-04-11 12:33 BarriakCaostica Film Laburren Jaialdiaren 10. edizinoa bagilean egingo da, eta daborduko antolatzaileak beharrean dabilz. Film laburrak eta ikus-entzunezko lanak bialtzeko epea laster zerratuko da, hain zuzen be apirilaren 15ean. Caostica festibalaren arduradunek sail barria estreinauko dabe aurten, GIF Animatua dalakoa.
Leioako Umore Azokeak profesionalek izena emoteko epea zabaldu dau
2012-04-11 10:57 KultureaLeioako Umore Azokan parte hartu gura daben profesionalentzako izena emoteko epea edegi barri dabe. Eskaerak egiteko azkenengo eguna maiatzaren 4a da. Aurtengo Umore Azokea maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo da.
Artedrama arte eszenikoei buruzko topaketak, hilaren 15era arte, Aulestin
2012-04-10 15:40 KultureaADEL Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagune da egunotan, Aulestin. Aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea da. Hilaren 15era bitartean, bost mintegi eta makina bat emonaldi izango dira Artedrama topaketen zazpigarren edizinoan.
Kode edegiko praktika kulturalen dekalogoa aurkeztu dau Tabakalerak
2012-04-10 15:37 kulturbizTabakalerak bere ekarpena egin nahi izan dau kultura arloan gertatzen dagozan eraldaketen inguruko eztabaidan, zabalkundean eta hausnarketan. Orain aurkezten dogun liburuaren bersino hau, abiapuntu lez planteetan dogu, kode edegiko proposamen bat izanik, barrikuste, moldaketa eta barridazketa saioak gogo onez hartuko baititu.
Juul 2012 literatur hauteskundeak egin ditue Ipar Euskal Herriko ikastoletan
2012-04-10 15:02 KultureaUrtero, Euskal Herriko ikastoletako umeen irakurketaren zaletasuna bultzatzeko asmoz, Juul Kanpaina berezia antolatzen da ikastoletan. Ume eta gazteek euskeraz idatzitako liburu eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu ahal ditue euren botoen bidez. Seaskako hainbat ikastolatan apirilaren 2an eta 3an egin zituen
Prezioak gora, murrizketea murizketearen gainean, orain hezkuntza eta osasun arloetan be bai...
2012-04-10 14:09 Begi betegarriEgunotan Euskadiko 27. Xake Txapelketea jokatzen dabilz Zornotzan
2012-04-10 13:00Egunotan Euskadiko Xake Txapelketearen 27. edizinoa jokatzen dabilz Zornotzan, Zornotza Xake Klubak eta Udalak antolatuta, Zelaieta aretoan. Txapelketea apirilaren 9an hasi zan, eta 15ean amaituko da. Lehenengo saioko irabazleak Mario Gomez, Alejandro Franco, Santiago Gonzalez eta Patrice Etchegaray izan dira.
Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow, apirileko Art After Dark saioko protagonistak
2012-04-10 11:33 MusikeaArt After Dark saio barri izango da barikuan, hilaren 13an, Bilboko Guggenheim museoan. Oraingoan, Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow dira protagonistak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta erakusketetako aretoak be zabalik egongo dira.
Alex Sardui: 'Ahotsa zaintzeko onena arimea zaintzea da'
2012-04-10 10:09 BarriketanAlex Sardui eta Mikel Urdangarin
Literaldia 2012: egungo euskal literaturearen erakusleiho Bartzelonan
2012-04-04 17:30 jardunaldiakApirilaren 11tik maiatzaren 12ra, Bartzelonak Literaldia’12 euskal literatureari eskainitako jaialdiaren zortzigarren edizinoa hartuko dau, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Bartzelonako Unibersidadea, Bartzelonako Unibersidade Autonomoa eta Hizkuntz Eskola Ofzialak lagundurik.
Sarako Idazleen Biltzarrak Pier Paul Berzaitz kantaria eta Jakintza alkartea sarituko ditu
2012-04-04 15:54 jardunaldiakSarako Idazleen Biltzarrak Pier Paul Berzaitz abeslaria eta Jakintza Ziburuko alkartea sarituko ditu apirilaren 9an. Sarako liburu azokearen 29. edizinoa egingo dau. Euskal Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak antolatu dabe Idazleen Biltzarra, eta urtero lez, herriko kiroldegian egingo dabe.
Bilboko Udaltegiek Expodistritoko 7 erakusketa ibiltari barri jasoko ditue
2012-04-04 13:38 KultureaExpodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhileko egitaraua inaugurau dau apirilaren 2an.
Antonio Mingote marrazkilari eta umoristea hil da
2012-04-04 12:38 kulturbizAntonio Mingote marrazkilari eta umoristea Madrilen hil da, 93 urte zituala. 1946an hasi zan La Codorniz aldizkari satirikoan bere lanak argitaratzen; ostean makina bat komunikabidetan argitaratu dira haren marrazki eta testuak.
Euskal musika taldeak atzerrian zuzenean
2012-04-04 11:40 MusikeaGatibu talde gernikarra lehenengoz abiatuko da atzerrira eta Irlandako bireari ekingo deutso. Apirilaren 4tik 10-era Dublin, Derry, Belfast eta Corketik ibiliko dira danetara 6 kontzertu eskainiz.
Poeren 'Kontakizunak' eta Defoeren 'Robinson Crusoe' gaurkotuta berrargitaratu ditu Elkar etxeak
2012-04-04 11:34 KultureaEdgar Allan Poeren Kontakizunak eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburuak berrargitaratu ditu Elkar etxeak, sasoi barrietara egokituta, bai hizkuntzeari bai itxureari jagokonez. LiburuoK Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zituan Ibaizabal argitaletxeak; Defoerena 1998an, eta 2000n, Poerena. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek zuzendu eta moldatu ditue lanak.
Sopelako XIX. Esaera Zaharren Txapelketea apirilaren 21ean izango da
2012-04-04 11:08 BertsolaritzeaSopelako Esaera Zaharren Txapelketeak 19 urte beteko ditu aurten, udalerri bizkaitarreko AEK-k Udalaren lankidetzeagaz antolatuta. Aurten, apirilaren 21ean izango da, Ur isuria.. gaitz biltzen! lelopean. Julio Soto nafarra eta Arrate Illaro algortarra izango dira bertsolari konbidatuak, eta parte-hartzaileek bertso bakotxa jagokon esaera zaharragaz lotu beharko dabe.
Inoizko izen-emote gehien, Amorebieta-Etxanoko kaleko-musiken Haizetara jaialdian
2012-04-04 10:30 Musikea15 herrialdetako 41 bandek emon dabe izena Haizetara jaialdian, Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazo dauenez. Kale-musikearen nazinoarteko jaialdia da Haizetara, eta aurten zortzigarren edizinoa egingo da, bagilaren 22tik 24ra bitartean.





















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...