'Bilgua' jantzan egiteko diskoa atondu dau Aiko taldeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-05-15 15:22   Musikea

Pirinioetako soinuak eta jantzak batu ditu Aiko taldeak Bilgua (Elkar) disko barrian, XX. mende hasierako erromerien antzera, jauziak, jotak, valsak, mazurkak eta txotisak grabau ditue. Jantzan egiteko diskoa da, hasi eta amaitu nabarmendu dabe taldekideek. Bagilaren 1ean, Markinan aurkeztuko dabe zuzenean.

Pirinioetako soinuak eta jantzak batu ditu Aiko taldeak Bilgua (Elkar) disko barrian, XX. mende hasierako erromerien antzera, jauziak, jotak, valsak, mazurkak eta txotisak grabau ditue. Jantzan egiteko diskoa da, hasi eta amaitu nabarmendu dabe taldekideek. Bagilaren 1ean, Markinan aurkeztuko dabe zuzenean.

Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Asier Garcia eta Ainara Artetxe taldekideek aurkeztu dabe Bilgua prentsaurrekoan, Bilboko Elkar aretoan. Behar barria erdi jolasean sortu zala autortu dau Bikandik, Pirineoetan inspirauta, diskoaren azpitituluak -Pirinioetako magaletan dantzan- agirian dakarrenez.

Hogei pieza sortu ditu Aikok, joan dan mende hasieran Luzaideko erromerietan egiten eben antzera antolatuta: jauziekaz hasi; ostean, mazurka, balsa, jotea eta kontrajantzea; eta jauziak atzera be, amaitzeko. Pirineo inguruan sortutako kulturea, musikea egiteko modua da, azaldu dau Labordak.

Jantzan egiteko disko erraza atondu dabe, halan esan deutsie, sikeran, Jantzaldi ibiltaria-n parte hartzen daben ikasleek. Erromerietarako abesti aproposak dira, jantzan egiteko. Jantza tradizionala da dana, -esan dabe- eta horren funzinoa da jantzan egitea, hartu-emona, transmisinoa. Erabilia eta transmititua izateko musikea da, euren eretxiz.

Biolinaren eta txirularen doinu bateratuak, ttunttunaren erritmo harmonikoak, eta tanborraren eta bonboaren erritmo zehatzek osotzen dabe Bilgua. Artzainen batzarrari esaten jako bilgua Erronkari inguruan. Batzarrotan kontakizunak eta kantuak trukatzen zituen, eguneko beharrak amaitu ostean.

Sei bat urte dira Aikok Jantzaldi ibiltaria ekimena martxan ipini ebanetik, jentea armairu koreografikotik urteteko, eta lotsak albo batera itxi, eta herriko plazetako erromeriak berreskuratzen.

Bilgua diskoko kantak Aikoren webgunean eta Facebooken entzun eta ikusi daitekez, hemen edo hemen. Bideoak bazkaloste baten grabau zituen, Otxandion, inolako asmo pedagogiko barik, baina jantzen giroa ikusteko egokiak dira.

Bagilaren 1ean, Markinan, aurketzuko dabe jentaurrean Bilguak, 19:00etan; eta, hurrengo egunean, eguraldia lagun, Urbian beste aurkezpen-erromeria bat egingo dabe. Bagilaren 8an saio bi izangon ditu taldeak; bata, 13:00etan, Esozian (Soraluzen); bestea, Donostiako Konstituzino Plazan, 20:30etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu